2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRURTZUNGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, gizarte-hezitzailearen lanpostu hutsena, egonkortze prozesu bereziaren barnean. Izendapen proposamena
Jarraikiz deialdiaren 10. oinarrian xedatutakoari (2022ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 21ekoa), lanpostu hutsak hautatu ondoren, izendapen proposamena egin behar da jarraian adierazten diren lanpostuak betetzeko:
1.–Lanpostua: gizarte-hezitzailea. Maila: B. Lanaldia: %100; Programak: Gizarteratzeko programa eta enplegu sozial babestuko programa. Ekhiñe Ramos Zubiria.
2.–Lanpostua: gizarte-hezitzailea. Maila: B. Lanaldia: %50; Programak: Haurrak eta familia laguntzeko programa. Nerea Navarro Lizarraga.
Deialdiaren 10.2 oinarrian xedatutakoaren arabera, proposatutako izangaiek 10 egun balioduneko epea izanen dute, izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, oinarri horretan adierazitako dokumentuak aurkezteko.
Irurtzunen, 2023ko urriaren 31n.–Mankomunitateko burua, Unai Razkin Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2315586