239. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak

Prozesua bukatu da lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Burlatako Udaleko Alkatetzaren 2022ko azaroaren 10eko ebazpen baten bidez onetsi zen deialdia, eta argitaratu zen 2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ean, eta akats-zuzenketa onetsi zen Alkatetzaren 2022/1371 eta 2022/1392 ebazpenen bidez eta Kirol Patronatuko Presidentziaren 2022/65 Ebazpenaren bidez, eta argitaratu zen 2022ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 30ean, eta epaimahai kalifikatzaileek egindako izendapen-proposamenekin bat etorriz:

Alkatetzaren azaroaren 3ko 1229/2023 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:

Lehena.–Maider Sucunza Ruiz izendatzea Burlatako Udalaren zerbitzuko funtzionario, hutsik dagoen eta plantilla organikoan 7.0 zenbakia duen euskara koordinatzailearen lanpostuan aritzeko. 2023ko azaroaren 25ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Alkatetzaren azaroaren 3ko 1230/2023 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:

Lehena.–Rosa María de Cruz Alfageme izendatzea Burlatako Udalaren zerbitzuko funtzionario, hutsik dagoen eta plantilla organikoan 6.1 zenbakia duen psikologoaren lanpostuan aritzeko. 2023ko azaroaren 25ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Alkatetzaren azaroaren 3ko 1231/2023 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:

Lehena.–Ana Aristu Endériz izendatzea Burlatako Udalaren zerbitzuko funtzionario, hutsik dagoen eta plantilla organikoan 5.55 zenbakia duen aparejadorearen lanpostuan aritzeko. 2023ko azaroaren 25ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Alkatetzaren azaroaren 3ko 1232/2023 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:

Lehena.–Adriana Peru Beramendi izendatzea Burlatako Udalaren zerbitzuko funtzionario, hutsik dagoen eta plantilla organikoan 13.0 zenbakia duen kiroletako kudeatzailearen lanpostuan aritzeko. 2023ko azaroaren 25ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Alkatetzaren azaroaren 3ko 1233/2023 Ebazpenaren bidez honako hau ebazten da:

Lehena.–María Eugenia Muguiro Larraya izendatzea Burlatako Udalaren zerbitzuko funtzionario, hutsik dagoen eta plantilla organikoan 13.4 zenbakia duen instalazioetako mantentze-lanen eta langileen arduradunaren lanpostuan aritzeko. 2023ko azaroaren 25ean jabetu beharko du lanpostuaz.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da errekurtso hauek jar daitezkeela aipatutako ebazpenen kontra:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Burlatan, 2023ko azaroaren 3an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2315641