2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ARESO
Lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Aresoko Udaleko jarduneko alkatearen azaroaren 6ko 98/2023 Alkate Ebazpen bidez, eta Aresoko Udaleko administrari (plantilla organikoko 3. postua) izendatzeko epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamenarekin bat etorriz, Olatz Zubiri Goizueta izendatzen da administrari, funtzionario araubidean, puntuazio handiena lortu duten izangaia delako. Hori guztia, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren esparruan.
Lanpostuaren jabetza hartu beharko du hamar egun balioduneko epean, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzin.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetakoren bat jarri ahalko da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Areson, 2023ko azaroaren 6an.–Jarduneko alkatea, Jose Otermin Echarri.
Iragarkiaren kodea: L2315654