239. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Deialdia, mantentze-lanetako arduradunaren lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko, D mailako funtzionarioen artean. Izendapena

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 15.6 artikuluaren babesean, deialdi bat onetsi zen, bete zedin mantentze-lanetako arduradunaren lanpostu bat, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez, Antsoaingo Udaleko D mailako funtzionarioen artean (lanpostuak 5001 identifikazio-zenbakia du plantilla organikoan, eta Mantentze-lan Orokorretarako Arloari atxikia dago). Jarraikiz deialdiaren epaimahaiak egindako proposamenari, eta ikusita interesdunak aurkeztu duela aipatutako deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritako dokumentazioa, onesten da César Hernández Díez de Ulzurrun jauna izendatzea Antsoaingo Udalaren zerbitzuko funtzionario, mantentze-lanetako arduradunaren lanposturako (5001 zenbakia du plantilla organikoan). 2023ko azaroaren 6an jabetu beharko du lanpostuaz, karguari dagozkion eginbeharrak zintzo beteko dituela zin egin edo agindu ondoren.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Antsoainen, 2023ko azaroaren 3an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2315592