1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
55E/2023 FORU AGINDUA, urriaren 25ekoa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten funtzionario batzuk izendatu, eta beste baten izendapena errebokatzen duena.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan; izan ere, administrazio erabat elektronikoaren alde egin du.
39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, nahitaezko baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Egia da 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu behar dutela administrazio publikoek, eta gainerako pertsona juridikoen aldean tratamendu berezia izan behar dutela, kontuan hartuta izaera juridiko desberdina dutela. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik, komeni da departamentu bakoitzaren ordezkariak sinadura elektronikoa izatea.
Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez kontseilariei baimena eman zitzaien izenda ditzaten, foru agindu bidez, departamentuen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak.
Horiek horrela, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten funtzionarioak izendatzea; zehazki, hauek:
–Juan de Pablo Fernández, idazkari tekniko nagusia.
–María Rosa Jiménez Marqués, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Administratiboaren eta Langileen Ataleko burua.
–María Dolores Ripero Bañales, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Langileriaren Kudeaketarako Bulegoko burua.
2. Betiere, egindako izendapenak noiznahi errebokatzen ahalko dira.
3. Errebokatzea Laura San Martín Sanchez de Muniain andrearen aldeko izendapena, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko ordezkari gisa aritzeko egin zena.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
5. Foru agindu hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, interesdunei eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusira.
Iruñean, 2023ko urriaren 25ean.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.
Iragarkiaren kodea: F2315448