239. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

72/2023 FORU AGINDUA, urriaren 31koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Inmaculada Fortanet Cervera andrea, Kontabilitatearen Prozesu Berezien Ataleko burua.

Hala ezartzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal ditu erabaki hori hartu zuen organo berak, libreki.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Inmaculada Fortanet Cervera andrea, Kontabilitatearen Prozesu Berezien Ataleko burua. Kargu-uzteak 2023ko azaroaren 1ean izanen ditu ondorioak, eta hori izanen da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko urriaren 31n.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2315546