1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
73/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 6koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez epeak eta datak finkatzen baitira, 2024rako, Nafarroako Foru Ogasunaren diru-bilketan aritzen diren entitate laguntzaileek funtsak sartzeko eta dokumentuak aurkeztu edo telematika bidez igortzeko.
Nafarroako Foru Komunitatearen Diru-bilketaren Erregelamenduaren II. liburuko II. kapituluan (uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendua) arautzen dira Nafarroako Foru Ogasunari diru-bilketa kudeatzeko laguntza ematen dioten gordailu entitateekiko harremanak.
Erregelamendu horren 81.1 artikuluak ezartzen duenez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak zehaztuko ditu erakunde laguntzaileek bildutako zenbatekoen sarrera egiteko eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuari informazioa igortzeko tokia, epea, modua eta gainerako baldintzak.
Erregelamenduaren 81.2 artikuluak hamabostean behin egitea jasotzen du. Egun baliodunetan aldaketak izaten direnez urtero, beharrezkoa da hamabostaldien egutegia urtero finkatzea Iruñeko egun baliogabeak kontuan hartuz, 81.2 artikuluaren arabera.
Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urriaren 18ko 114/2021 Foru Aginduak aldatu zuen Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren apirilaren 23ko 80/2008 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez hein batean garatu zen Nafarroako Foru Komunitateko Diru Bilketaren Erregelamendua, zergen aitorpen likidazio edo autolikidazio batzuei dagozkien ordainketak bankuan helbideratzeari dagokionez. Aipatutako 114/2021 Foru Aginduaren artikulu bakarraren bigarren atalean ezarritako aldaketaren ondorioz, epe jakin batzuk aldatzea komeni da, hamabostaldi horretako bilketan jaso daitezen zerga-betebeharren helbideratzeagatik lortutako kobrantzak. Era berean, konturako ordainketa-data jakin batzuk aldatu dira, finantza fluxuak aurrekontu eta diruzaintza beharretara egokitzeko.
Horrenbestez,
AGINTZEN DUT:
1. Nafarroako Foru Ogasunaren entitate laguntzaileek egindako diru-bilketari buruzko dokumentazioa aurkeztu eta telematika bidez igortzeko eta dirua Nafarroako Foru Komunitatearen kontu korronte orokorrean ordaintzeko epeak eta egunak honako hauek izanen dira 2024. urtean:
2024KO EPEAK ETA EGUNAK NAFARROAKO OGASUN PUBLIKOAREN DIRU-BILKETAN ARITZEN DIREN ENTITATE LAGUNTZAILEEK FUNTSEN SARRERA EGITEKO ETA DOKUMENTUAK AURKEZTU EDO TELEMATIKA BIDEZ IGORTZEKO
2024KO HAMABOSTALDIAK |
HILABETEAK | IZENA/HILABETEA | ORDENA ZENBAKIA | HAMABOSTALDIKO EGUNAK (BIAK BARNE) | KON. KOR. OROKORREKO ORDAINKETAREN BALIO-DATA | DOKUMENTUAK AURKEZTEKO EDO TELEMATIKA BIDEZ IGORTZEKO AZKEN EGUNA |
Urtarrila | 1. | 1 | Abenduaren 27a | Urtarrilaren 5a | Urtarrilaren 10a | Urtarrilaren 11 |
Urtarrila | 2. | 2 | Urtarrilaren 6a | Urtarrilaren 22a | Urtarrilaren 29a | Urtarrilaren 30a |
Otsaila | 1. | 3 | Urtarrilaren 23a | Otsailaren 5a | Otsailaren 12a | Otsailaren 13a |
Otsaila | 2. | 4 | Otsailaren 6a | Otsailaren 20a | Otsailaren 26a | Otsailaren 27a |
Martxoa | 1. | 5 | Otsailaren 21a | Martxoaren 5a | Martxoaren 11 | Martxoaren 12a |
Martxoa | 2. | 6 | Martxoaren 6a | Martxoaren 20a | Martxoaren 25a | Martxoaren 26a |
Apirila | 1. | 7 | Martxoaren 21a | Apirilaren 5a | Apirilaren 10a | Apirilaren 11 |
Apirila | 2. | 8 | Apirilaren 6a | Apirilaren 25a | Apirilaren 29a | Maiatzaren 2a |
Maiatza | 1. | 9 | Apirilaren 26a | Maiatzaren 6a | Maiatzaren 13a | Maiatzaren 14a |
Maiatza | 2. | 10 | Maiatzaren 7a | Maiatzaren 20a | Maiatzaren 27a | Maiatzaren 28a |
Ekaina | 1. | 11 | Maiatzaren 21a | Ekainaren 5a | Ekainaren 10a | Ekainaren 11 |
Ekaina | 2. | 12 | Ekainaren 6a | Ekainaren 20a | Ekainaren 25a | Ekainaren 26a |
Uztaila | 1. | 13 | Ekainaren 21a | Uztailaren 5a | Uztailaren 10a | uztailaren 11 |
Uztaila | 2. | 14 | Uztailaren 6a | Uztailaren 22a | Uztailaren 29a | Uztailaren 30a |
Abuztua | 1. | 15 | Uztailaren 23a | Abuztuaren 5a | Abuztuaren 12a | Abuztuaren 13a |
Abuztua | 2. | 16 | Abuztuaren 6a | Abuztuaren 20a | Abuztuaren 26a | Abuztuaren 27a |
Iraila | 1. | 17 | Abuztuaren 21a | Irailaren 5a | Irailaren 10a | irailaren 11 |
Iraila | 2. | 18 | Irailaren 6a | Irailaren 25a | Irailaren 30a | Urriaren 1a |
Urria | 1. | 19 | Irailaren 26a | Urriaren 7a | Urriaren 14a | Urriaren 15a |
Urria | 2. | 20 | Urriaren 8a | Urriaren 24a | Urriaren 28a | Urriaren 30a |
Azaroa | 1. | 21 | Urriaren 25a | Azaroaren 5a | Azaroaren 11 | Azaroaren 12a |
Azaroa | 2. | 22 | Azaroaren 6a | Azaroaren 20a | Azaroak 25a | Azaroaren 26a |
Abendua | 1. | 23 | Azaroaren 21a | Abenduaren 5a | Abenduaren 10a | Abenduaren 11 |
Abendua | 2. | 24 | Abenduaren 6a | Abenduaren 26a | Abenduaren 30a | Urtarrilaren 2a |
2. Hamabostaldi bakoitzean bildutako diru-sarrerak kontu korronte orokorrean ordaintzeko aginduaren dokumentua posta elektronikoaren bidez igorri beharko da Diruzaintza Atalera (seccion.tesoreria@navarra.es), aurreko xedapen zatian balio-datarako finkatu den egunean beranduenez, 15:00ak baino lehen.
3. Foru agindu hau jakinaraztea Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuari, Kontabilitate Zerbitzuari, Kontu-hartze Zerbitzuari, Diru-bilketa Zerbitzuari, Diru-bilketaren Aplikazio eta Kontrolaren Atalari, Diruzaintza Atalari eta finantza entitate laguntzaileei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2023ko azaroaren 6an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2315693