236. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

Indargabetzea Udal ordenantza, hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa ordaintzeko laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Zuñigako Udalak, 2023ko irailaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa ordaintzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia iraganik, inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik egiten, behin betiko onetsiko da ordenantzaren indargabetzea.

Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Zuñigan, 2023ko irailaren 28an.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.

Iragarkiaren kodea: L2315498