2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Jarduera-lizentziaren eskaera.
Supermerkatua
Honako honen bidez aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean jarriko dela, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak eragiten diela uste dutenek; hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 41. artikulua eta horrekin bat datozenak (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta foru lege hori garatzen duen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikulua eta horrekin bat datozenak:
Eskatzailea/sustatzailea: Gastienda SL.
Jarduera: supermerkatua.
Tokia: 6. zenbakiko kalea, Elordi industrialdea. 12. poligonoko 425. lurzatia, Iraizotz, Ultzama.
Larraintzarren (Ultzama), 2023ko urriaren 31n.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2315644