2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
2024ko lan-egutegia
Ultzamako Udalak, 2023ko urriaren 26an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2024ko aste barneko jaiegunen egutegia, Ultzamako Udalaren zerbitzuko langileentzat; hala, zehaztu zuen zein izanen diren 2024an ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak. Hona hemen:
Urtarrilaren 1a, astelehena: Urteberri eguna.
Martxoaren 8a, ostirala: herriko jaia.
Martxoaren 28a: Ostegun Santua.
Martxoaren 29a: Ostiral Santua.
Apirilaren 1a: Pazko astelehena.
Maiatzaren 1a, asteazkena: Langileen eguna.
Uztailaren 25a, osteguna: Santiago eguna.
Abuztuaren 15a, osteguna: Ama Birjinaren Jasokundea.
Azaroaren 1a, ostirala: Santu Guztien Eguna.
Abenduaren 3a, asteartea: San Frantzisko Xabierkoa - Nafarroaren Eguna.
Abenduaren 6a, ostirala: Konstituzioaren eguna.
Abenduaren 25a, asteazkena: Eguberri eguna.
Gainera, herriko jaiegun ezartzen dira abuztuaren 2a eta abuztuaren 5a, herriko festak direla eta.
Orobat, baliogabeak izanen dira, 2024an epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratu diren egunak.
Ultzamako Udaleko urteko lanaldiak 1.592 benetako lanordu izanen ditu, honela banatuta:
a) Eguneko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:20ra bitarte.
b) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 9:30etik 14:30era bitartekoa izanen da.
c) Organo administratibo eskudunek arauz ezarritako oporrak honelaxe emanen dituzte: oporraldi luze bat edo bi, eta urtean zehar hartzeko zazpi egun solte baino ez, zerbitzuaren beharrek aukera ematen dutenean.
Horrez gain, langileek aukeratu eta hartzeko 3 egun izanen dira, norberaren arazoetarako. Alkatetzari aurretik eskatu behar zaizkio behar adina denboraz, eta justifikatu.
d) Aurreko a) apartatuan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi berezia dutenei, ezta ikastetxeko langileei ere, horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute; hala ere, errespetatu beharko dute orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua.
Betiere, 2024rako, orokorrean, Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen den urteko lanaldiak baldintzatuko du urteko lanaldiaren iraupena. Horren ondorioetarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.
Larraintzarren (Ultzama), 2023ko urriaren 26an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2315521