236. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Xehetasun-azterketa, UE-38 eremuan. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2023ko urriaren 30ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat Tuterako UI-11, AR-8B, UE38 eremurako. Parques Industriales de Levante SLk sustatu du, jarraikiz Teresa Nebreda Artiedak idatzitako proiektuari.

Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 61. eta 72. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren edo erabakiaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, zuzenduko zaiona Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, onetsitako araudiarekin batera.

Tuteran, 2023ko azaroaren 6an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2315662