2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Xehetasun-azterketa Iruña etorbideko 4an. Behin betiko onespena
Tafallako Udalak, 2023ko urriaren 26ko ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa igogailu bat paratzeko Iruña etorbideko 4an, eta honekin batera argitaratzen da azterketa horrek ukitutako hirigintzako araudia, bete beharrez xedatuta dagoena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. artikuluan. Azterketa 2023ko maiatzaren 22an aurkeztu zen (erregistro zenbakia: 2.339), eta haren xedea da aldatzea eraikuntzako barne fatxadan baimendutako gehieneko lerrokadurak, ondoren arkitektura oztopoak ezabatzeko araudira egokitzeko obra egin ahal izateko.
Tafallan, 2023ko urriaren 30ean.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2315542