2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Jarduera-lizentziaren eskaera. Aldaketa funtsezkoa.
Garajeak eta trastelekuak etxebizitzen eraikinean
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela Hirigintza Alorreko udal bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori dena, bete beharrez martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua –foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–).
Espediente zenbakia: 458/2023.
Sustatzailea: Pérez Ricarte SL.
Jarduera: garajea eta trastelekuak, etxebizitza eraikin batean.
Tokia: Blanca de Navarra 12-12A (1. poligonoko 734. eta 1.362. lurzatiak).
Azkoienen, 2023ko azaroaren 3an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2315637