236. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentzia eta obra-lizentzia ematea.
Garajea

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen, 2023ko urriaren 8an:

RUV 08-OCT-23 (5/UV).

«Ikusirik LIO/2023/988 espedientea, María Lourdes Lopez Delgadok sustatua, Erroz dorreko jabekideak ordezkatuz, jarduera sailkaturako lizentzia eta jarduera sailkaturako lizentzia baterako obra-lizentzia eskatzeko, Barañaingo etorbideko 2ko garajerako, eta ikusirik udal txosten teknikoak,

EBAZTEN DUT:

Eskatutako lizentzia ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:

Lanak deklaratutakoaren araberakoak izanen dira, eta obra osagarriren bat egiten bada, beste adierazpen edo lizentzia bat beharko da.

Bete beharko dira Iruñerriko Mankomunitatearen 2023ko maiatzaren 9ko txostenean ezarritako baldintzak (txostena erantsi da).

Ez dira lizentzia honen xedekoak bide publikoan egin behar diren lanak ur-hornidurako sarera konektatzeko, suteetako ur-hargune hornituetarako (SUH). Izapidetu beharko da zanga egiteko behar den lizentzia, eta eskuratu Iruñerriko Mankomunitatearen aldeko txostena.

Aire biziatuaren irteera jartzean, ezin izanen da inolako ingurumen-aldaketa nabarmenik egin, ez eremu bizigarrietan, ez pasaguneetan, lurzorutik 2,50 m-tik gorako altueran. Behar adinako isilgailuak eta babes akustikoko neurriak ezarriko dira, zaratatik eta bibraziotik behar bezala isolatzeko. Airearen irteera-abiadurak izan behar du 3 m/s baino txikiagoa, eta emariak izan behar du 1 m³/s baino txikiagoa.

Instalatu eta une oro mantenduko dira aurkeztutako proiektuan jasotako suteen aurkako prebentzio-neurriak eta erabilerarako segurtasun-neurriak.

Larrialdietako argiak instalatuko dira, horrela betez SUA 4 oinarrizko dokumentuko 2. apartatua (Larrialdietako argiak).

Eskuzko babes-instalazioen seinaleztapena eginen da DB SIko 4. ataleko 2. puntuaren arabera.

Ebakuazio-bitartekoen seinaleztapena eginen da DB SIko 3. ataleko 7. apartatuaren arabera.

Eremu okupagarrietan estaldura gisa erabiliko diren eraikuntza-elementuak honako hauek izanen dira: EFL zoruetan, eta C-s2,d0 hormetan eta sabaietan. Espazio ezkutu ez-estankoetan, sabai aizunetan, zoru goratuetan, honako hauek izanen dira: BFL-s2 lurzoruetan, eta B-s3,d0 hormetan eta sabaietan. Gainera, beteko dute SI 1 ataleko 3. puntuan espazio ezkutuei buruz ezarritakoa.

Egitura-elementu nagusien suaren kontrako erresistentzia izanen da R 90 gutxienez.

Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen edukitzailea den eraikitzaile bat kontratatu beharko da, behar bezala inskribatuta egonen dena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren dagokion erregistroan.

Ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera, gehienez 6 hilabeteko epea egonen da obrak hasteko eta 2 hilabetekoa obrak bukatzeko. Lizentzia hau baliogabetzat joko da, horretarako espedientea egin ondoren, epe horretan obrak bukatu ez badira.

Obrak egin bitartean jabari publikoko lurrak okupatu behar badira, aldez aurretik dagokion lizentzia eskatu beharko da.

Obrak bukatu ondoren, aurkeztu beharko duzu irekierako erantzukizunpeko adierazpena, eta horretarako eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko inprimakia aurkeztu behar duzu (inprimakia Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan duzu eskura edo www.pamplona.es webgunean), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, obra-bukaerako ziurtagiri teknikoa barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera».

Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Iruñean, 2023ko urriaren 26an.–Alkatea, María Cristina Ibarrola Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2315551