236. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentzia eta obra-lizentzia ematea.
Eramateko janariak eta edariak prestatzea

Iruñeko Udaleko Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuneko zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen, 2023ko maiatzaren 22an:

RUS 22-MAY-23 (28/US).

«Ikusirik LIO / 2022 / 3447 espedientea, Jose Luis Garcia Silvak sustatua, Javaid Akhtar ordezkatuz, jarduera sailkaturako lizentzia eta obra-lizentzia, xedea izanik eramateko janariak eta edariak prestatzeko lokala egokitzea, San Gregorio kaleko 26an, beheko solairuan, eta ikusirik udal txosten teknikoak,

EBAZTEN DUT: Eskatutako lizentziak ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:

Lanak deklaratutakoaren araberakoak izanen dira, eta obra osagarriren bat egiten bada, beste adierazpen edo lizentzia bat beharko da. 2023ko urtarrilean eta 2023ko martxoan sinatutako eranskinak aurreko dokumentazioaren gainetik egonen dira, kontraesana sortzen duten puntuetan.

Ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera, gehienez 6 hilabeteko epea egonen da obrak hasteko eta 3 hilabetekoa obrak bukatzeko. Lizentzia hau baliogabetzat joko da, horretarako espedientea egin ondoren, epe horretan obrak bukatu ez badira.

Lizentzia honek ez du barne hartzen fatxadan errotuluak jartzea. Jartzeko, dagokion obra-lizentzia laburtua eskatu beharko da.

Lizentzia honek ez du barne hartzen produktuak kontsumitzea janari prestatuaren salmentarako espazioan.

Sukaldeko keak irteteko hodiak metro batetik gorako altuera izanen du tximiniatik 10 metroko erradioan kokatutako eraikin guztien gainetik. (Jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuen ordenantzarekin bat eta Atmosferara kutsatzaileak botatzeko gai diren jardueren baldintzak ezartzen dituen 6/2002 Foru Dekretuaren 20. artikuluari jarraikiz).

Instalatu eta une oro mantenduko dira proiektuan ezarritako suteen aurkako babeseko instalazioak eta ekipamenduak, eta horiek beteko dute Eraikingintzaren Kode Teknikoan (EKT) eta aplikatzekoa den beste edozein araudi espezifikotan ezarritakoa.

Larrialdietako argiak instalatuko dira, horrela betez SUA 4 oinarrizko dokumentuko 2. apartatua (Larrialdietako argiak).

Hautsezko itzalgailuek 21A eraginkortasun minimoa izanen dute, eta koadro elektrikoaren ondoan 34B eraginkortasuneko CO2-ko itzalgailua jarriko da.

Eskuzko babes-instalazioen seinaleztapena eginen da DB SIko 4. atalaren 2. puntuaren arabera.

Ebakuazio-bitartekoen seinaleztapena eginen da DB SIko 3. ataleko 7. apartatuaren arabera.

Lokalaren barnean erabiltzen diren eraikuntza-elementuek beteko dute EKTko DB SIko 1. apartatuan ezarritakoa (4.1 taula: Eraikuntza-elementuen suarekiko erreakzio motak).

Sortutako zarata-mailek izan beharko dute Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuan (haren II. eranskinean) ezarritako gehienekoak baino txikiagoak, eta, era berean, bete beharko dituzte kalitate akustikoko helburuak gaueko ordutegian inguruko etxebizitzen barruan.

135/89 Foru Dekretuaren 13. eta 14. artikuluetan aurreikusitako betekizun eta baldintzen arabera instalatuko dira bibrazioak eta egiturazko zarata sortzeko ahalmena duten makina, elementu mekaniko eta aireztapen behartuko sistema guztiak.

Jarduerak benetako funtzionamenduan sortutako zarata-mailak zorrotz beteko ditu 135/89 Foru Dekretuaren 12., 15. eta 16. artikuluetan eta aplikatu beharreko araudian ezarritako mailak: Zaratari buruzko 37/2003 Legea, azaroaren 17koa, eta hura garatzen duten dekretuak, hots, 1513/2005 Errege Dekretua eta 1367/2007 Errege Dekretua.

Obrak egin bitartean jabari publikoko lurrak okupatu behar badira, aldez aurretik dagokion lizentzia eskatu beharko da.

Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen edukitzailea den eraikitzaile bat kontratatu beharko da, behar bezala inskribatuta egonen dena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren dagokion erregistroan.

Jakinarazten dizugu, jarduera hasi aurretik, establezimendua erregistratu behar duzula Elikagai Enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Autonomikoan, janari prestatuak egiteko jarduerarako. Erregistro hori behar bezala izapidetzeko informazioa web-orri honetan dago:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Registro-Sanitario-Autonomico-de-empresas-alimentarias-y-alimentos

Obrak bukatu ondoren, aurkeztu beharko duzu irekierako erantzukizunpeko adierazpena, eta horretarako eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko inprimakia aurkeztu behar duzu (inprimakia Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan duzu eskura edo www.pamplona.es webgunean), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, obra-bukaerako ziurtagiri teknikoa barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera».

Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Iruñean, 2023ko urriaren 26an.–Alkatea, María Cristina Ibarrola Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2315548