236. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera lizentzia ematea.
Pintura-lantegia eta yoga eta pilateseko eskolak

Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen, 2023ko abuztuaren 14an:

RUV 14-AGO-23 (31/UV).

«Ikusirik LIO / 2023 / 3 espedientea, C. Enrique Iriso Pascualek sustatua, Piedad Martinez Cidriain ordezkatuz, obra-lizentzia eskatzeko, xedea izanik lokal bat eraberritzea, pintura-lantegirako eta yoga eta pilateseko eskolak emateko, Amaia kaleko 2 Cn, beheko solairuan, eta ikusirik udal txosten teknikoak,

EBAZTEN DUT: Eskatutako lizentzia ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:

Alegazioak:

Alegazio-egileari honako hau jakinaraztea:

1.–Lokalaren gaineko patioan obrak egitea auzi zibila da, eta lizentziak ematen dira jabetza eskubidea salbu utzirik eta hirugarrenei kalterik egin gabe.

2.–Aurkeztutako dokumentazioan, behar bezain argi zehaztu da lokalean egin asmo den jarduera (pintura-lantegia eta yoga eta pilateseko eskolak), eta horren arabera aztertu da espedientea eta ematen da lizentzia.

Lizentzien gaineko ebazpena:

Lizentzia emateko eskaeraren aldeko txostena ematen da, honako baldintza hauek ezarririk:

Baldintza positiboak:

Lanak eskatutakoari egokituko zaizkio. Obra osagarriren bat egiten bada, beste lizentzia bat eskatu beharko da, baita errotulua jartzeko ere, halakorik jarriz gero.

2023-06-09an, 2023-06-28an eta 2023-08-03an aurkeztutako eranskinak aurreko dokumentazioaren gainetik egonen dira, kontraesanik gertatuz gero.

Instalatu eta une oro mantenduko dira dokumentazio teknikoan ezarritako suteen aurkako babeseko instalazioak eta ekipamenduak, eta horiek beteko dute Eraikingintzaren Kode Teknikoko (EKT) "DB SI - Suteetarako segurtasuna" oinarrizko dokumentuan, Suteen aurkako Babeserako Instalazioen Erregelamenduan eta aplikatzekoa den beste edozein araudi espezifikotan ezarritakoa.

Larrialdiko argiztapen-blokeak eta ebakuazio-seinaleak ezin izanen dira sabaian sartuta egon, eta sabaiaren azpitik gutxienez 30 cm-ra jarriko dira; bestela, sutea gertatuz gero, keak pilatzeak ez du eragotziko betetzea "DB SUA - Erabilera-segurtasuna eta irisgarritasuna" oinarrizko dokumentuko SUA 4 ataleko 2. apartatuan ezarritako zerbitzu maila funtzionalak (EKT).

Komun irisgarriak beharrezko ekipamendua izanen du, DB SUA dokumentuko A eranskinean (EKT) ezarritako baldintzen arabera.

Instalazioek eta makinek beteko dituzte berariaz eragiten dieten indarreko erregelamenduetan ezarritako baldintzak.

Aire girotuaren eta erauzketaren kondentsatuak saneamendu-sarera isuri behar dira.

Zonakatze akustikoaren, kalitate-helburuen eta emisio akustikoen arloetan, instalazioek eta jarduerak zorrotz beteko dituzte Zaratari buruzko Legea garatzen duen 1367/2007 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak, instalazioari, funtzionamenduari, soinu-mailei eta bibrazioei dagokienez.

Aplikatzekoak diren xedapenetan, azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legean ezarritakoa beteko da (Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzko Foru Legea).

Obrak egitean, behar diren neurriak hartuko dira langileen, eraikinaren erabiltzaileen eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko, indarrean dagoen araudiarekin bat.

Obrak egitean, bete eginen dira indarreko araudian ezarritako zarata-mailak. Hauts-emisioak erabat kontrolatuta egonen dira, eta neurri egokiak hartuko dira zabaldu ez daitezen.

Lanak hasteko epea 6 hilabetekoa da, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita. Obrak bukatu beharko dira hasi eta gehienez ere 8 hilabeteko epean. Lizentzia hau iraungitzat joko da, baldin epe horietan obrak hasi edo bukatu ez badira.

Obrak bukatu ondoren, aurkeztu beharko da obra-bukaerako eta jarduera sailkatu gabearen irekierako erantzukizunpeko adierazpena, eta horretarako aurkeztu beharko da "obrak, eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko, irekitzeko eta bukatzeko inprimakia" (inprimakia Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan duzu eskura edo www.pamplona.es webgunean), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, obra-bukaerako ziurtagiria barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera».

Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Iruñean, 2023ko urriaren 31n.–Alkatea, María Cristina Ibarrola Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2315544