236. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera lizentzia ematea.
Alokatzeko boxen biltegia

Iruñeko Udaleko Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuneko zinegotzitza delegatuak ebazpen hau eman zuen, 2023ko maiatzaren 16an:

RUS 16-MAY-23 (17/US).

«Ikusirik Fermín Legal Colomok, Teguardo 2010 SLren ordezkari gisa, sustatutako LIO/2022/2744 espedientea, zeinetan honako hauek eskatzen ziren: jarduera sailkaturako lizentzia eta obra-lizentzia lokal bat zatitzeko eta zati bat biltegirako egokitzeko, alokatzeko boxekin, Iratxeko Monasterioaren kaleko 20an, beheko solairuan; eta ikusirik udal txosten teknikoak,

EBAZTEN DUT:

Eskatutako lizentziak ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:

Lanak eskatutako helburura egokituko dira, eskabidearekin batera doan proiektuaren eta 2023/05/03an aurkeztutako eranskinaren arabera; eranskina aurreko dokumentazioaren gainetik egonen da kontraesanik baldin badago. Obra osagarriren bat egiten bada, beste lizentzia bat eskatu beharko da.

Obrak egin bitartean jabari publikoko lurrak okupatu behar badira (edukiontzia jartzeaz gainera), aldez aurretik dagokion lizentzia eskatu beharko da.

Fatxadako jarduketak beteko du Eraikingintza-ordenantza orokorraren 128. artikuluan xedatutakoa. Hala, tratamendu edo elementu osagarri apaingarriek ez dute fatxadaren lerrokadura gaindituko, justifikatutako moldurak edo estaldurak izan ezik. Dena den, horiek ezinen dira irten 10 cm-tik gora.

Erantzukizunpeko adierazpen honek ez du jasotzen zangak egitea bide publikoan. Hornidura zerbitzuetarako harguneak ez dira banaka eginen, eta eraikinak sareekin dituen konexio orokorren parte izan beharko dute.

Proiektuan ezarritako suteen aurkako babeseko instalazioak eta ekipamenduak instalatu eta une oro mantenduko dira, eta horiek Eraikuntzako Kode Teknikoko DB SI - Suteetarako Segurtasuna Oinarrizko Dokumentuan, Suteen aurkako Babeserako Instalazioen Erregelamenduan eta aplikatzekoa den beste edozein araudi espezifikotan ezarritakoa beteko dute.

Establezimenduak hartzen duen sektoreaz ari garela, suteak zatitzeko elementuei eskatzen zaien suarekiko erresistentzia mantendu behar da elementu horiek instalazioetako elementuek zeharkatzen dituzten puntuetan, SI 1, DB SIko 3.3 apartatuan ezarritako baldintzen arabera.

Espazio ezkutu ez-estankoetako estaldurek (sabai aizunak) beteko dute SI 1, DB SIko 4. apartatuko 4.1 taulan eskatzen den suarekiko erreakzio mota.

Larrialdiko argiztapen-blokeak eta ebakuazio-seinaleak ezin dira sabaian sartuta egon, eta sabaiaren azpitik gutxienez 30 cm-ra jarriko dira; bestela, sutea gertatuz gero, keak pilatzeak ez du eragotziko betetzea DB SUA - Erabilera-segurtasuna eta irisgarritasuna SUA 4 ataleko 2. apartatuan ezarritako zerbitzu maila funtzionalak.

Komun irisgarriak beharrezko ekipamendua izanen du, DB SUA, C.T.E.ko A eranskinean ezarritako baldintzen arabera.

Instalazioek eta makinek beteko dituzte berariaz eragiten dieten indarreko erregelamenduetan ezarritako baldintzak.

Aire girotuaren eta erauzketaren kondentsatuak saneamendu-sarera isuri behar dira.

Zonakatze akustikoaren, kalitate-helburuen eta emisio akustikoen arloetan, instalazioek eta jarduerak zorrotz beteko dituzte Zaratari buruzko Legea garatzen duen 1367/2007 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak, instalazioari, funtzionamenduari, soinu-mailei eta bibrazioei dagokienez.

Aplikatu beharreko xedapenetan, beteko da Irisgarritasun Unibertsalari buruzko 12/2018 Foru Legean ezarritakoa.

Obrak egitean, behar diren neurriak hartuko dira langileen eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko, indarrean dagoen araudiarekin bat.

Lanak hasteko epea 6 hilabetekoa da, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita. Obrak bukatu beharko dira hasi eta gehienez ere 10 hilabeteko epean. Lizentzia hauek iraungitzat joko dira, baldin epe horietan obrak hasi edo bukatu ez badira.

Jarduerari ekiteko, aurkeztu behar da obra-amaieraren eta jarduera sailkatuaren funtzionamenduaren hasieraren erantzukizunpeko adierazpena. Horretarako, aurkeztu beharko da "Obraren, eraikuntzen eta lokalen erabilera, irekiera eta amaiera" izeneko inprimakia (eskuragarri Armada etorbidea 2-5 helbideko gure bulegoetan edo www.pamplona.es web-orrian), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera. Horrekin batera, obraren amaierako ziurtagiria aurkeztu behar da, eskabidearen toki berberetan eskuragarri dagoen ereduaren arabera.»

Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Iruñean, 2023ko urriaren 31n.–Alkatea, María Cristina Ibarrola Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2315515