236. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera lizentzia ematea.
Taberna (haurren ospakizunak)

Iruñeko Udaleko Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuneko zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen, 2023ko ekainaren 25ean:

RUS 25-JUN-23 (9/US).

«Ikusirik LIO / 2022 / 2115 espedientea, Xabier Guindano Labordak sustatua, Lyzbeth Catherine Paucar Daviran ordezkatuz, jarduera sailkaturako lizentzia eta obra-lizentzia eskatzeko, xedea izanik lokal bat tabernarako egokitzea (haurren ospakizunak), Errotazarko kaleko 27An, beheko solairuan, eta ikusirik udal txosten teknikoak,

EBAZTEN DUT:

1.–Ezestea Errotazarko kaleko 27Ako jabekideen erkidegoak aurkezturiko alegazioak, zarataren ukipenak justifikatzen baitira isolamendu akustikoak definitzen dituen proiektuan eta 2023ko martxoaren 20an aurkezturiko eranskinean, eta lizentzia honen xedekoak ez baitira ibi bat baimentzea eta oinezkoen eta ibilgailuen zirkulaziorako ukipenak.

2.–Eskatutako lizentzia ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:

Lanak eskatutakoaren araberakoak izanen dira, eta obra osagarriren bat egiten bada, beste adierazpen edo lizentzia bat beharko da.

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko teknikariek 2023ko martxoaren 20an sinatutako eranskina aurreko dokumentazioaren gainetik egonen da, kontraesana sortzen den puntuetan.

Instalatu eta une oro mantenduko dira suteen aurkako prebentzio-neurriak eta erabilerarako segurtasun-neurriak, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko elkargokide batek edo batzuek 2022ko uztailaren 29an ikus-onetsitako exekuzio proiektuaren arabera (erantsia) eta suteen aurkako prebentzioaren arloan indarrean den araudiaren arabera.

Establezimenduan, gehieneko barne-edukiera izanen da 68 lagunekoa, guztira, eta jardueraren funtzionamendu-ordutegia izanen da indarreko arauetan aisialdiko jardueretarako ezarritakoa.

Larrialdietako argiak instalatuko dira, horrela betez SUA 4 oinarrizko dokumentuko 2. apartatua (Larrialdietako argiak).

Hautsezko itzalgailuek 21A eraginkortasun minimoa izanen dute, eta koadro elektrikoaren ondoan 34B eraginkortasuneko CO2-ko itzalgailua jarriko da.

Eskuzko babes-instalazioen seinaleztapena eginen da DB SIko 4. atalaren 2. puntuaren arabera.

Ebakuazio-bitartekoen seinaleztapena eginen da DB SIko 3. ataleko 7. apartatuaren arabera.

Eremu okupagarrietan estaldura gisa erabiliko diren eraikuntza-elementuak honako hauek izanen dira: ELF zoruetan, eta C-s2,d0 hormetan eta sabaietan. Espazio ezkutu ez-estankoetan, sabai aizunetan, zoru goratuetan, honako hauek izanen dira: BLF-s2 lurzoruetan, eta B-s3,d0 hormetan eta sabaietan. Gainera, beteko dute SI 1 ataleko 3. puntuan espazio ezkutuei buruz ezarritakoa.

Eragiten dioten xedapenetan, DB SUA erabileraren segurtasunean eta irisgarritasunean ezarritakoa beteko da, bai eta Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzko azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legean ezarritakoa ere.

Aulki gurpildunean dabiltzan erabiltzaileendako irteera-ateak < 25N (DB SUA 3.1.3) izanen dira.

Aireztapen-instalazioek eta instalazio termikoek beteko dituzte Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduan (EITE) ezarritako energia-efizientziako eta segurtasuneko eskakizunak, hain zuzen, berokuntza- eta klimatizazio-aparatuek (aireztapen mekanikoa barne) bete beharrekoak.

Jarduerak benetako funtzionamenduan sortutako zarata-mailak zorrotz beteko ditu 135/89 Foru Dekretuan eta aplikatu beharreko araudian ezarritako mailak: Zaratari buruzko 37/2003 Legea, azaroaren 17koa, eta hura garatzen duten dekretuak, hots, abenduaren 16ko 1513/2005 Errege Dekretua eta 1367/2007 Errege Dekretua, urriaren 19koa.

Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen edukitzailea den eraikitzaile bat kontratatu beharko da, inskribatuta egonen dena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren dagokion erregistroan.

Lanak hasteko epea 6 hilabetekoa da, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita. Obrak bukatu beharko dira hasi eta gehienez ere 6 hilabeteko epean. Baimen hauek iraungitzat joko dira, baldin epe horietan obrak hasi edo bukatu ez badira.

Behar diren neurriak hartuko dira langileen, eraikinaren erabiltzaileen eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko, indarreko legediak arlo horretan ezarritarakoarekin bat. Segurtasun eta osasun koordinatzailearen eskakizunak beteko dira.

Auzokideen atsedena babesteko, lanak egunez bakarrik eginen dira. Halaber, hauts-emisioak erabat kontrolatuta egonen dira, eta neurri egokiak hartuko dira zabaldu ez daitezen.

Obrak egin bitartean jabari publikoko lurrak okupatu behar badira, aldez aurretik dagokion lizentzia eskatu beharko da.

Obrak bukatu ondoren, aurkeztu beharko da irekierako erantzukizunpeko adierazpena, eta horretarako eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko inprimakia aurkeztu behar da (inprimakia Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan dago eskura edo www.pamplona.es webgunean), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, obra-bukaerako ziurtagiri teknikoa barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera».

Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Iruñean, 2023ko urriaren 31n.–Alkatea, María Cristina Ibarrola Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2315514