236. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera lizentzia ematea. Biltegi sanitarioa, konponketa-guneduna

Iruñeko Udaleko Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuneko zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen, 2023ko ekainaren 6an:

RUS 06-JUN-23 (49/US).

«Ikusirik LIO / 2022 / 1401 espedientea, Miguel Larraburu Sorozabalek sustatua, Idm Life Saving Equipment Corporacion Iberica SL ordezkatuz, jarduera sailkaturako lizentzia eta obra-lizentzia eskatzeko, xedea izanik lokala egokitzea biltegi sanitariorako (konponketa-guneduna), Kanalea kaleko 14an, beheko solairuan, eta ikusirik udal txosten teknikoak,

EBAZTEN DUT:

Eskatutako lizentzia ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:

Lanak eginen dira eskatutakoaren arabera; 2022-10-17an eta 2023-05-23an aurkeztutako eranskinak aurreko dokumentazioaren gainetik egonen dira, kontraesanik gertatuz gero. Obra osagarriren bat egiten bada, beste lizentzia bat eskatu beharko da.

Obrak egin bitartean jabari publikoko lurrak okupatu behar badira (edukiontzia jartzeaz gainera), aldez aurretik dagokion lizentzia eskatu beharko da.

Fatxadako jarduketak beteko du Eraikingintza-ordenantza orokorraren 128. artikuluan xedatutakoa. Hala, tratamendu edo elementu osagarri apaingarriek ez dute fatxadaren lerrokadura gaindituko, justifikatutako moldurak edo estaldurak izan ezik. Dena den, horiek ezinen dira irten 10 cm-tik gora.

Erantzukizunpeko adierazpen honek ez du jasotzen zangak egitea bide publikoan. Hornidura zerbitzuetarako harguneak ez dira banaka eginen, eta eraikinak sareekin dituen konexio orokorren parte izan beharko dute.

Instalatu eta une oro mantenduko dira dokumentazioan ezarritako suteen aurkako babeseko instalazioak eta ekipamenduak, eta horiek beteko dute Eraikingintzaren Kode Teknikoko (EKT) "DB SI - Suteetarako segurtasuna" oinarrizko dokumentuan, Suteen aurkako Babeserako Instalazioen Erregelamenduan eta aplikatzekoa den beste edozein araudi espezifikotan ezarritakoa.

Eskuzko itzalgailu bat paratuko da, gutxienez 21A-113B eraginkortasunekoa, lokaleko solairuartean (EKT, DB SI, SI 4 atala, 1.1 taula)

Larrialdiko argiztapen-blokeak eta ebakuazio-seinaleak ezin izanen dira sabaian sartuta egon, eta sabaiaren azpitik gutxienez 30 cm-ra jarriko dira; bestela, sutea gertatuz gero, keak pilatzeak ez du eragotziko betetzea "DB SUA - Erabilera-segurtasuna eta irisgarritasuna" oinarrizko dokumentuko SUA 4 ataleko 2. apartatuan ezarritako zerbitzu maila funtzionalak (EKT).

Eskailerako eta solairuarteko babes-hesien erresistentziak eta zurruntasunak beteko dute EKT, DB SUA, SUA 1, 3.2.2 apartatua.

Ateak irekitzeko indarra izanen da 140 N gehienez, ibilbide irisgarrietan daudenetarako izan ezik, haietan gehienez 25 N izanen baita (EKT, DB SUA, SUA 3, 1.3 apartatua).

Komun irisgarriak beharrezko ekipamendua izanen du, DB SUA dokumentuko A eranskinean (EKT) ezarritako baldintzen arabera.

Instalazioek eta makinek beteko dituzte berariaz eragiten dieten indarreko erregelamenduetan ezarritako baldintzak.

Zonakatze akustikoaren, kalitate-helburuen eta emisio akustikoen arloetan, instalazioek eta jarduerak beteko dituzte Zaratari buruzko Legea garatzen duen 1367/2007 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak, instalazioari, funtzionamenduari, soinu-mailei eta bibrazioei dagokienez.

Aplikatu beharreko xedapenetan, beteko da Irisgarritasun Unibertsalari buruzko 12/2018 Foru Legean ezarritakoa.

Obrak egitean, behar diren neurriak hartuko dira langileen eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko, indarrean dagoen araudiarekin bat.

Lanak hasteko epea 6 hilabetekoa da, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita. Obrak bukatu beharko dira hasi eta gehienez ere 10 hilabeteko epean. Lizentzia hauek iraungitzat joko dira, baldin epe horietan obrak hasi edo bukatu ez badira.

Jarduera hasteko, aurkeztu behar da obra-bukaeraren komunikazioa eta jarduera sailkatuaren hasieraren erantzukizunpeko adierazpena, eta horretarako aurkeztu beharko da "obrak erabiltzeko, irekitzeko eta bukatzeko inprimakia" (inprimakia eskuragarri dago Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan edo www.pamplona.es webgunean), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, obra-bukaerako ziurtagiria barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera».

Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Iruñean, 2023ko urriaren 31n.–Alkatea, María Cristina Ibarrola Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2315509