236. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera sailkaturako lizentzia eta obra-lizentzia ematea.
Merkataritza-lokala taberna bihurtzea, ardo eta edarien txikizkako salmenta eremua izanen duena

Iruñeko Udaleko Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuneko zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen, 2023ko maiatzaren 25ean:

RUS 25-MAY-23 (27/US).

«Ikusirik LIO / 2022 / 3170 espedientea, Miguel Larraburu Sorozabalek sustatua, Arocena de la Rua Iker eta Arrieta Etxeberria Arantza ordezkatuz, jarduera sailkaturako lizentzia eta obrak legeztatzeko lizentzia eskatzeko, xedea izanik merkataritza-lokala taberna bihurtzea, ardo eta edarien txikizkako salmenta eremua izanen duena, Arbizu zeharkaleko 2an, beheko solairuan, eta ikusirik udal txosten teknikoak,

EBAZTEN DUT:

Eskatutako lizentziak ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:

I., II., III. eta IV. eranskinak aurreko dokumentazioaren gainetik egonen dira, kontraesana sortzen duten puntuetan.

Barne-edukiera izanen da 46 lagunekoa, gehienez, establezimendu osoan.

Instalatu eta une oro mantenduko dira suteen aurkako prebentzio-neurriak eta erabilerarako segurtasun-neurriak, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko elkargokide batek edo batzuek sinatutako jarduera sailkaturako proiektuaren arabera, bai eta eraikinean lehendik dauden neurriak ere, suteen aurkako prebentzioaren arloan indarrean den araudiaren arabera.

Jarduerak benetako funtzionamenduan sortutako zarata-mailak zorrotz beteko ditu 135/89 Foru Dekretuaren 12., 15. eta 16. artikuluetan eta aplikatu beharreko araudian ezarritako mailak: Zaratari buruzko 37/2003 Legea, azaroaren 17koa, eta hura garatzen duten dekretuak, hots, 1513/2005 Errege Dekretua eta 1367/2007 Errege Dekretua.

Gainera, jakinarazten dizugu establezimenduaren jarduera aldatu behar duzula Elikagai Enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Autonomikoan, eta taberna jardueran inskribatu. Erregistro hori behar bezala izapidetzeko informazioa web-orri honetan dago:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Registro-Sanitario-Autonomico-de-empresas-alimentarias-y-alimentos

Obrak bukatu ondoren, aurkeztu beharko duzu irekierako erantzukizunpeko adierazpena, eta horretarako eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko inprimakia aurkeztu behar duzu (inprimakia Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan duzu eskura edo www.pamplona.es webgunean), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, obra-bukaerako ziurtagiri teknikoa barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera».

Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Iruñean, 2023ko urriaren 26an.–Alkatea, María Cristina Ibarrola Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2315444