2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Jarduera-lizentzia eta obra-lizentzia ematea. Garaje mankomunatua
Iruñeko Udaleko Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuneko zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen, 2023ko maiatzaren 5ean:
RUS 05-MAY-23 (30/US).
«Ikusirik LIO / 2022 / 2553 espedientea, Asier Jimenez Rubiok sustatua, Intercentros Ballesol SA ordezkatuz, jarduera sailkaturako lizentzia eta obra-lizentzia eskatzeko, garaje mankomunatu baterako, Lezkairu-U.I.XVI aldean, L10 lurzatian, eta ikusirik udal txosten teknikoak,
EBAZTEN DUT:
Eskatutako lizentziak ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:
Lanak eskatutakoari egokituko zaizkio. Lizentzia honek ez du babesten obrak gauzatzea.
Garaje mankomunatuak bi komun izan beharko ditu (Iruñeko Udalaren Eraikingintza-ordenantza orokorraren 155.2 artikulua).
Ezertan galarazi gabe espediente honetan lurzati bakoitzerako ezarritakoa, obra-lizentziarako eta/edo eraikin bakoitzeko obrak hasteko aurkezten den dokumentazio teknikoan bete beharko da jarduera sailkatuaren alorrean aplikatzekoa den araudia.
10.3 eta 10.4 lurzatietarako (hotel apartamentuak), honako alderdi hauek zuzenduko dira edo xeheki justifikatuko dira:
–Arrisku txikiko lokal gisa sektorizatzea -3 solairua, eta hartan betetzea ebakuazio-ibilbideen gehieneko luzera (Eraikingintzaren Kode Teknikoa (EKT), "DB SI Suteetarako segurtasuna" oinarrizko dokumentua, SI 1 ataleko 2.2 taula).
–Ebakuazio-elementuen bateragarritasunari buruzko baldintzak E3 eskaileran (EKT, DB SI, SI 3, 1.1 apartatua).
–E3 eskaileratik kalera irteteko ateak espaloia hartzen du.
–Beheko solairuko "patioa/lorategia" deituriko espazioak beti irekita egon behar du, aurreikusten baita hor jartzea garajera airea sartzeko bi sareta.
– -1 eta -2 solairuetan, airearen sarrera-eroanbideek E3 eskailerako bereizte-atartetik iragatean, bete behar dituzte instalazioak suteetako konpartimentazio-elementuetatik iragateko baldintzak (EKT, DB SI, SI 1, 3.3 apartatua).
–Su-arrisku berezi txikiko lokalek 21A - 113B eraginkortasuneko itzalgailu bat edukiko dute lokalaren kanpoaldean eta sarbide-atetik hurbil (EKT, DB SI, SI 4, 1.1 taula, 1. oharra).
–Arrisku txikiko lokalak eratzen dituzten egitura-elementu nagusien suaren kontrako erresistentzia ez da txikiagoa izanen aparkalekuko sute-sektorerako ezarritakoa baino, hau da, R 120 (EKT, DB SI, SI 1, 2.2 taula, 2. oharra).
–Garajeko zirkulazioaren seinaleztapena jasotzen duten planoak aurkeztuko dira (EKT, DB SUA - Erabilera-segurtasuna eta irisgarritasuna, SUA 8, 4.1 apartatua).
10.1 eta 10.2 lurzatietarako (adinekoen egoitza), honako alderdi hauek zuzenduko dira edo xeheki justifikatuko dira:
– -2 solairuan, zabor bilketa pneumatikorako eroanbideek bete behar dituzte instalazioak suteetako konpartimentazio-elementuetatik iragateko baldintzak (EKT, DB SI, SI 1, 3.3.b apartatua).
–Ebakuazio-elementuen bateragarritasunari buruzko baldintzak erdisotoko solairuko lokalak Moja Zurien kalera duen irteeran (EKT, DB SI, SI 3, 1.1 apartatua), eta lokal hori sektorizatzeari buruzko baldintzak, igogailuei, E2 eskailerari eta horietarako sarbidea ematen duen –planoetan "komunikazio lokala" deitutako– espazioari dagokienez (EKT, DB SI, SI 1, 1. apartatua).
–Su-arrisku berezi txikiko lokalek 21A - 113B eraginkortasuneko itzalgailu bat eduki behar dute lokalaren kanpoaldean eta sarbide-atetik hurbil (EKT, DB SI, SI 4, 1.1 taula, 1. oharra).
–Arrisku txikiko lokalak eratzen dituzten egitura-elementu nagusien suaren kontrako erresistentzia ez da txikiagoa izanen aparkalekuko sute-sektorerako ezarritakoa baino, hau da, R 120 (EKT, DB SI, SI 1, 2.2 taula, 2. oharra).
–Garajeko zirkulazioaren seinaleztapena jasotzen duten planoak aurkeztuko dira (EKT, DB SUA - Erabilera-segurtasuna eta irisgarritasuna, SUA 8, 4.1 apartatua).
Sestra azpiko eraikuntzak eta hondeaketak ez dute gaindituko lurzatien lerrokadura, ez lurzati mugakideekin ez espazio publikoarekin muga dagoen aldeetan. Betiere, lerrokaduretatik kanpoko lurretan espaziorik irekiz gero, behar bezala bete eta trinkotu beharko dira, eta lurzati mugakideak eta espazio publikoa egungo egoeran utzi.
Lurzatien barnean eta zoru publikorik okupatu gabe kokatuko dira kutxatilak, zapatak, aireztapenerako eta airearen erauzketarako kuku-leihoak, eta beste eraikuntza-elementu guztiak.
Garajetik datorren airearen irteerek ez dute ingurumen arloko eraldaketarik edo nahasmendurik sortuko kanpoko ingurunean.
Larrialdiko argiztapen-blokeak eta ebakuazio-seinaleak ezin izanen dira sabaian sartuta egon, eta sabaiaren azpitik gutxienez 30 cm-ra jarriko dira; bestela, sutea gertatuz gero, keak pilatzeak ez du eraginen ez betetzea "DB SUA - Erabilera-segurtasuna eta irisgarritasuna" oinarrizko dokumentuko SUA 4 ataleko 2. apartatuan ezarritako zerbitzu maila funtzionalak (Eraikingintzaren Kode Teknikoa).
Instalatu eta une oro mantenduko dira proiektuan ezarritako suteen aurkako babeseko instalazioak eta ekipamenduak, eta horiek beteko dute Eraikingintzaren Kode Teknikoan, Suteen aurkako Babeserako Instalazioen Erregelamenduan eta aplikatzekoa den beste edozein araudi espezifikotan ezarritakoa.
Instalazioek eta makinek beteko dituzte berariaz eragiten dieten indarreko erregelamenduetan ezarritako baldintzak.
Erauzketaren kondentsatuak saneamendu-sarera isuriko dira.
Zonakatze akustikoaren, kalitate-helburuen eta emisio akustikoen arloetan, instalazioek eta jarduerak beteko dituzte Zaratari buruzko Legea garatzen duen 1367/2007 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak, instalazioari, funtzionamenduari, soinu-mailei eta bibrazioei dagokienez.
Aplikatzekoak diren xedapenetan, azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legean ezarritakoa beteko da (Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzko Foru Legea).
Garajearen atalak gauzatzerakoan, fase bakoitzaren funtzionamendu bereizirako, eduki beharko da kasuan kasuko irekiera partzialeko lizentzia, eta, horretarako, atal bakoitzak bildu beharko ditu bereiz funtzionatzeko behar diren baldintzak, aplikatzekoa den araudia beteta. Garajearen atal bakoitza erabili aurretik, aurkeztu beharko da jarduera sailkatuaren funtzionamenduaren hasiera partzialeko erantzukizunpeko adierazpena, eta horretarako aurkeztu beharko da "obrak, eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko, irekitzeko eta bukatzeko inprimakia", baieta FINOBRA ereduko ziurtagiri teknikoa ere, inprimakian ezarritako gainerako dokumentazioarekin batera».
Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Iruñean, 2023ko urriaren 26an.–Alkatea, María Cristina Ibarrola Guillén.
Iragarkiaren kodea: L2315441