2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTSAKAINGO KONTZEJUA
Herri-lurretako aprobetxamenduen eskaera
Otsakaingo Udalak, 2023ko urriaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen espediente bati hasiera ematea, Otsakaingo herri-larreen aprobetxamenduak adjudikatzeko, herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez.
Hamabost egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aukera izan dezaten eskaera aurkezteko, udal idazkaritzan dauden baldintzekin bat, baldin eta betetzen badituzte Otsakaingo Udaleko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 2. artikuluan ezarritako baldintzak; hori dena, jarraikiz urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 199. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Erakundeen Erregelamendua).
Otsakainen, 2023ko urriaren 26an.–Kontzejuburua, Alfonso Aparicio Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2315436