236. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2024rako zerga-tasak. Hasierako onespena

Murillo el Cuendeko Udalak, 2023ko azaroaren 2an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarki-taulan ere paratuko da, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork ez badu aurkeztu erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua.

Arradan (Murillo el Cuende), 2023ko azaroaren 2an.–Alkatea, Itziar Malón Caspe.

Iragarkiaren kodea: L2315613