236. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Akats zuzenketa, honako honen behin betiko onespenean: hiri-jarduketarako plan berezia, hiri-lurzoru finkatuan erabilerak eta lerrokadurak aldatzeko

Mendabiako Udalak, 2023ko irailaren 21ean egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, hiri-lurzoru finkatuan erabilerak eta lerrokadurak aldatzeko. Plan hura Udalak sustatu zuen ofizioz, eta argitaratu zen 2023ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 10ean.

Akats baten ondorioz, hiri-jarduketarako plan bereziaren bertsio osatugabea argitaratu zen, ez bilkura hartan egiaz onetsitakoa. Akatsa zuzentzeko, araudia osorik ematen da argitara.

Mendabian, 2023ko azaroaren 4an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2315666