2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
2024ko karga-tasak, tasak eta prezio publikoak
Mendabiako Udalak, 2023ko urriaren 26an egindako ohiko osoko bilkuran, aho batez hartu zuen honako erabaki hau:
ERABAKIA:
"Lehenbizikoa.–Honako karga-tasa hauek onestea 2024ko ekitaldirako; urte horretako urtarrilaren 1etik aurrera jarriko dira indarrean:
–Lurraren kontribuzioa: %0,2856ko karga-tasa bakarra, balorazio txostenetik ateratzen den katastro-balioaren gainean, landa-lurreko ondasunetarako eta hiri-lurreko ondasunetarako.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,97, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean. %50eko hobaria ezartzen da honelako instalazioetarako, bakar-bakarrik: eguzki-energiaren edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemen instalazioak. Hobari hori aplikatzeko, beharrezkoa izanen da beroa sortzeko instalazioetan izatea administrazio eskudunaren homologazioa duten kolektoreak, eta instalazioa autokontsumorako izatea. Hobari horren barnean sartuko da ibilgailu elektrikoetarako karga-puntuak ezartzea.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1. indize eskala (1,40) Augusto Echeverría kalean eta Foruen plazan; 2. indize eskala (1,35) Augusto Echeverría kalearen eta Foruen plazaren inguruan; 3. indize eskala (1,14) herriko gainerako tokietan.
–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: zergaren kuotari aplikatuko zaizkio jarraian ageri diren hobariak, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162. artikuluaren 4. apartatuari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea):
a) %50eko hobaria 0 isurpeneko ibilgailu elektrikoendako.
b) %25eko hobaria ECO etiketa duten ibilgailuendako.
Zerga-onura horiek erreguzkoak dira, eta eskabidea egin eta hurrengo sortzapenetik aurrera izanen dituzte ondorioak. Hortaz, ez zaizkie aplikatuko eskaera egin aurretik sortutako kuotei, salbu ibilgailua lehen aldiz matrikulatzen denean, horrek zergaren lehen sortzapenean izanen baititu ondorioak. Hobaria eskuratzeko, interesdunak egunean izan beharko ditu Udalarekin zerga arloko betebeharrak eta zerga arlokoak ez diren zuzenbide publikoko beste batzuk, eta honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu: eskabidea, zirkulazio baimenaren fotokopia eta ibilgailuak eskatzen diren ezaugarriak betetzen dituela frogatzeko agiriak.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: aplikatuko dira martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezartzen diren gehieneko koefizienteak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera, eta karga-tasak, honako eskala honi jarraikiz:
SORTZEALDIA (URTEAK) | KARGA-TASA |
< 1 | %12 |
1 | %12 |
2 | %12 |
3 | %12 |
4 | %18 |
5 | %18 |
6 | %18 |
7 | %18 |
8 | %18 |
9 | %18 |
10 | %18 |
11 | %18 |
12 | %18 |
13 | %18 |
14 | %18 |
15 | %18 |
16 | %18 |
17 | %18 |
18 | %18 |
19 | %16 |
20 edo gehiago | %15 |
Bigarrena.–Honako tasa eta prezio publiko hauek onestea 2024ko ekitaldirako; urte horretako urtarrilaren 1etik aurrera jarriko dira indarrean:
–Pala lanak: 40 euro orduko, gehi %21eko BEZa.
–Konpresore, nekazaritzako traktore, alper eta gainerako makinen bidezko lanak (Mendabiako herritarrendako soilik): 40 euro orduko, gehi %21eko BEZa.
–Bideak konpontzea: euro bat erreguko.
–Agiriak ematea Idazkaritzan eta espedienteak izapidetzea:
- Obra txikiak egiteko lizentziak tramitatzeko tasa: 40 euro.
- Obra handiak egiteko lizentziak tramitatzeko tasa: 100 euro.
- Idazkaritzaren ziurtagiriak: euro bat orriko.
- Fotokopiak: A-4a, 0,15 zentimo bakoitzeko; A-3a, 0,30 zentimo bakoitzeko.
- Agirien konpultsak: euro bat konpultsa bakoitzeko.
- Planoen eta katastroaren kopiak: euro bat kopia bakoitzeko.
- Azterketa eskubideak Udalak deitutako hautaprobetan: 15,00 euro, izangai eta deialdi bakoitzeko (irekiak zein murriztuak izan, funtzionarioen nahiz lan-kontratudunen lanpostu hutsak jabetzan betetzeko, edo kontratazio zerrendak eratzeko hautapen prozesuetan). Ordaindu beharreko tasa doakoa izanen da langabezian daudenendako, inolako prestaziorik kobratu gabe, hori agiri bidez justifikatzen badute (langabe-txartel zigilatua), deialdi bakoitzean aurkeztu beharreko gainerako agiriekin batera. Tasaren zenbatekoa %50 murriztuko da, bete beharreko lanpostu hutsa aldi baterako den deialdietan.
–Bide publikoa beladoreekin okupatzea (ostatuetako mahai eta aulkiak): 36,08 euro, beladore eta urte bakoitzeko.
–Hareen eta legarren aprobetxamenduak:
- Lorategi eta hazitegietarako harea, m³ bakoitzeko: 3,03 euro.
- Zabor-legarrak, m³ bakoitzeko: 3,03 euro.
- Hartxintxarra (bahetua), m³ bakoitzeko: 7,27 euro.
- Harrobiko hondakinak, m³ bakoitzeko: 2,42 euro.
–Bide publikoa okupatzea materialekin eta obra-hondakinekin: 0,30 euro, m² eta egun bakoitzeko.
–Bide publikoa okupatzea merkatu txikiarekin: postu finkoetarako, 23,50 euro metro koadroko, urtean; aldi baterako postuetarako, 0,70 euro metro koadroko, egunean.
–Bide publikoa okupatzea pasabideen lizentziekin: 58,84 euro metro lineal bakoitzeko, urtean.
–Bide publikoa okupatzea erreserbekin (saltokiak, dendak, etab.): 69,73 euro metro lineal bakoitzeko, urtean.
–Nitxoen kontzesioa: 610,04 euro nitxo bakoitzeko.
- Lurra, familia-panteoietarako: 2.000,00 euro.
- "B mota"ko panteoiak, bi hilobitarako lekuarekin: 862,75 euro.
- "C mota"ko panteoiak, hiru hilobitarako lekuarekin: ez dago halakorik eskuragarri.
- Kolunbarioak: 297,95 euro kolunbarioa + 151,00 euro granitozko tapa.
- Hondakinak biltzeko kutxak: 127,90 euro kutxa bakoitzeko.
–Herri-lur eta -lurzatien aprobetxamendua: Nafarroako 2023ko KPIaren igoeraren arabera eguneratuko da.
–Herri-larreen aprobetxamendua: Nafarroako 2023ko KPIaren igoeraren arabera eguneratuko da.
Udal hilerrian egindako zerbitzuak:
1. Udal langileek gorpu-hondakinak ateratzeagatik, beste leku batera aldatzeko (nitxoa, panteoia, etab.), honako hau ordainduko da:
- Nitxotik, 104,03 euro.
- Panteoitik, 171,70 euro.
- Lurpetik, 171,70 euro.
2. Udal langileek familia-panteoietan hildakoak sartu eta panteoia ixteagatik, hartarako behar diren materialekin.
- Kontzeptu horrengatik 150,00 euro kobratuko dira.
3. Nitxoa ixteagatik eta hartan gaia jartzeagatik: 85,00 euro.
4. Lurrean ehorzteagatik 85,00 euro.
5. Errautsak nitxoan edo hilobian sartzeagatik: 85,00 euro.
Udalaren kirol instalazioak:
–Ikastaroak:
a) Helduak (15 urtetik gora):
- Jarduera bat, 64,00 euro hiruhilekoko.
- Ikasturte osoa (urritik maiatzera), 148,00 euro.
- Bi jarduera edo gehiago (bonua), 85 euro hiruhilekoko.
- Ikasturte osoa (bonua) (urritik maiatzera), 203,00 euro.
- Yoga eta pilates, 82,00 euro hiruhilekoko.
- Ikasturte osoa (yoga eta pilates) (urritik maiatzera), 197,00 euro.
- Yoga, pilates edo jarduera gehiago (bonua), 106,00 euro hiruhilekoko.
- Ikasturte osoa (yoga eta pilates) bonua (urritik maiatzera), 253,00 euro.
(Familia unitateek %5eko deskontua izanen dute, baldin eta familia unitateko kide bat baino gehiago badago inskribatua helduendako kirol ikastaroetan).
b) Haurrak (14 urte artekoak, horiek barne):
- Haurrendako kirol ikastaroak, 37,00 euro hiruhilekoan, 2 ordu astean.
- Ludoteka/Ziberteka:
- Eguneko sarrera: 2,50 euro.
- 5 eguneko bonua: 9,00 euro.
- Ikasturtea: 33,00 euro.
- Psikomotrizitatea:
- 16,00 euro hiruhilekoan, 2 egun astean.
- 10,00 euro hiruhilekoan, egun bat astean.
- Kirol eskolak, 16,00 euro hiruhilekoko, egun bat astean.
- Askotariko kirola, 83,00 euro pertsona eta kurtso bakoitzeko (urritik maiatzera).
–Kirol pistak alokatzea:
- Helduak:
- Pista estaliak edo gimnasioa: 22,00 euro ordu bakoitzeko.
- Pilotalekua: 5,00 euro pertsona eta ordu bakoitzeko.
- 18 urtetik beherakoak:
- Pista estaliak edo gimnasioa: 12,00 euro ordu bakoitzeko.
- Pilotalekua: 3,00 euro, ordu bakoitzeko.
- Igerilekuak:
- Denboraldiko bonua:
- 16 urtetik gorakoak, 60,00 euro.
- 65 urtetik gorakoak: 44,00 euro.
- 16 urte artekoak, 37,00 euro.
- Hilabete naturaleko abonua:
- 16 urtetik gorakoak, 41,00 euro.
- 65 urtetik gorakoak: 31,50 euro.
- 16 urte artekoak, 24,50 euro.
- Hamabostaldiko abonua:
- 16 urtetik gorakoak, 30,50 euro.
- 65 urtetik gorakoak: 24,50 euro.
- 16 urte artekoak, 19,00 euro.
- Familiarendako bonua:
- Bi kide, 105,00 euro.
- Hiru kide, 126,00 euro.
- Lau kide, 143,00 euro.
- Bost kide, 157,50 euro.
- Sei kide, 172,00 euro.
- Eguneko sarrera: lanegunetan, astelehenetik ostiralera:
- 16 urtetik gorakoak, 4,00 euro.
- 16 urte artekoak, 3,00 euro.
- Eguneko sarrera: larunbat eta igandeetan edo jaiegunetan:
- 16 urtetik gorakoak, 5,00 euro.
- 16 urte artekoak, 3,50 euro.
- SPA instalazioak:
- Gazteak/helduak (16 urtetik gorakoak).
- Urteko bonua: 223,00 euro.
- Hiruhilekoko bonua: 67,00 euro.
- Hileko bonua: 39,00 euro.
- Hiruhileko bateko 9 saiotarako bonua: 39,00 euro.
- Eguneko sarrera, 5,00 euro.
- Erretirodunak (65 urtetik gorakoak).
- Urteko bonua: 159,00 euro.
- Hiruhilekoko bonua: 49,00 euro.
- Hileko bonua: 27,00 euro.
- Hiruhileko bateko 9 saiotarako bonua: 29,00 euro.
- Eguneko sarrera, 4,00 euro.
(%10eko hobaria langabeen eta ikasleen kuotetan).
- Udalaren kultura ikastaroak:
- Joskintza: 33 euro hilean (16 ordu hilean).
Kirol eta kultura ikastaroetan (helduendako nahiz haurrendako), eta igerilekuetako eta SPAko sarrera eta abonuetan, familia gurasobakarrek edo gurasobakartasun egoeran daudenek %20ko deskontua izaten ahalko dute aurreko ikastaroetan. Hobari hori emateko, interesdunak egunean izan beharko ditu Udalarekin zerga arloko betebeharrak, eta honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu: familia gurasobakarraren titulua, otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legearen araberakoa (Nafarroako Foru Komunitatean Familia Gurasobakarrak Egiaztatzeari buruzkoa), eta Mendabiako erroldatze-ziurtagiria (gutxienez sei hilabete lehenagoko erroldatzea, hobaria eskatzen den egunarekiko).
Kirol eta kultura ikastaroetan (helduendako nahiz haurrendako) eta SPAko sarrera eta abonuetan, familia ugariek %15ko deskontua izaten ahalko dute tarifetan. Hobari hori emateko, interesdunak egunean izan beharko ditu Udalarekin zerga arloko betebeharrak, eta honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu: familia ugariaren titulu ofiziala, martxoaren 25eko 20/2003 Foru Legearen araberakoa (Nafarroako familia ugariei buruzkoa), eta aplikatzekoa den gainerako arauen araberakoa, eta Mendabiako erroldatze-ziurtagiria (gutxienez sei hilabete lehenagoko erroldatzea, hobaria eskatzen den egunarekiko).
Aipatutako laguntza horiek bateraezinak izanen dira langabeendako laguntzekin eta/edo ikasleendako laguntzekin, eta, orobat, bateraezinak izanen dira helduen kultura ikastaroetan inskribatutako familiei aplikatzen ahal zaien %5eko deskontuarekin.
Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Udaleko iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta aditzera ematea ezen, erabaki honen kontra, behin betikoa baita administrazio bidean, zuzenean jar daitekeela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, aldez aurretik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, aipatu argitalpenaren biharamunetik hasita. Haurreko guztia, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Orobat, hautara eta beste zernahi errekurtso jarri aurretik, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, egintza honen organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.
Mendabian, 2023ko urriaren 27an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2315449