2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Hiri-jarduketarako plan berezia Ilurdozko 6. poligonoko 22. lurzatian. Behin betiko onespena
Esteribarko Udalak, 2023ko urriaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Mikel Lezáun Garcíak sustatutako hiri-jarduketarako plan berezia, Ilurdozko 6. poligonoko 22. lurzatirako. Haren xedea da eraikitze-lerrokadurak beste modu batean ezartzea eta lurzati pribatua mugatzea.
Argitara ematen da, hirigintzako araudiarekin batera, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Esteribarren, 2023ko urriaren 30ean.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2315620