236. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Udal Plan Orokorra

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren urriaren 24ko 26E/2023 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Zarrakazteluko Udal Plan Orokorra, Zarrakazteluko Udalak sustatua.

Aipatutako foru agindua betetzeko, argitara ematen da dagokion hirigintzako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, onetsitako hirigintza-tresnak indarra har dezan.

Onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean.

Zarrakaztelun, 2023ko urriaren 30ean.–Alkatea, Olaia Fraile Gracia.

Udal Plan Orokorra.

–Lurraldea okupatzeko estrategia eta eredua.

–Memoria.

–Araudia.

–Planoak.

Beste agiri batzuk:

Ingurumen-azterketa estrategikoa, Zaratari buruzko azterlana eta Uholde arriskuei buruzko azterlana.

Etxebizitza babestuaren egokitasunari buruzko txostena, Merkataritza erakartzeko eta antolatzeko plana eta Parte hartzeko plana.

Deskargatzeko artxiboak PDF formatuan daude.

Iragarkiaren kodea: L2315603