236. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

26E/2023 FORU AGINDUA, urriaren 24koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Zarrakazteluko Udal Plan Orokorra behin betiko onesten duena. Sustatzailea Zarrakazteluko Udala da.

Zarrakazteluko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu zuen garai hartan Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua zenean, behin betiko onets zedin.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren martxoaren 20ko 266E/2023 Ebazpenaren bidez, Zarrakazteluko Udal Plan Orokorraren aldeko ingurumen adierazpen estrategikoa formulatu zen, baldintza batekin: behin-behineko onespenaren arautegiko intereseko estepako eremuei buruzko 65. artikuluaren edukia hasierako onespenaren arautegiko 77. artikuluaren edukiarekin ordezkatzea. Baldintza hori bete zen azken behin-behineko onespenaren arautegiko 66. artikuluan. Horretaz gain, aplikatu behar ziren Udalaren Hirigintza-planean datorren ingurumen-azterketa estrategikoko neurri prebentiboak eta zuzentzaileak, dela lurzoru urbanizagarriko plan partzialen bidez, dela jardunak ezarriz lurzoru urbanizaezinean. Ebazpen hori 2023ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 17koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, zeinak behin betiko onestea proposatzen baitu.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 69/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari helduz.

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Zarrakazteluko Udal Plan Orokorra. Planaren sustatzailea Zarrakazteluko Udala da.

2. Foru agindu hau Ingurumen Eraginaren Atalera igortzea, bere ondorioak sor ditzan.

3. Foru agindu hau Zarrakazteluko Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko urriaren 24an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2315463