2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATETZ
Hiri-jarduketarako plan berezia, Beuntzako 12. poligonoko 126. eta 56. lurzatietan. Behin betiko onespena
Atezko Udalak, 2023ko urriaren 20an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Erabakia, Atezko Udalaren osoko bilkurarena, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Hiri-jarduketarako plan berezia Beuntzako 12. poligonoko 56. lurzatian, Jose Angel Azpiroz Erbitik sustatuta.
2023ko maiatzaren 19ko Alkatetzaren 54/2023 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen erabakia eta hilabeteko epean jendaurreko informazioan jarri zuen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean dagokion iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Definituko dira hiru apartamenturen jarduera ezartzeko gauzatu beharreko jarduerak.
Aipatutako plan berezia jendaurrean egon da 2020ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuta, ekainaren 1ean, baita Nafarroako Foru Komunitatean editatutako eguneroko prentsan ere (Diario de Navarra eta Diario de Noticias) 2023ko uztailaren 4an, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 artikuluarekin.
Horiek horrela, eta udal arkitektoak behin betiko onespenerako eman dituen txostenak ikusita,
ERABAKI DA:
Lehena.–Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia Beuntzako 12. poligonoko 126. eta 56. lurzatian, Jose Angel Azpiroz Erbitik sustatua.
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea aipatutako plan bereziaren behin betiko onespenaren erabakia, baita hartan jasotako hirigintza arauak ere, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin.
Hirugarrena.–Behin betiko onetsitako dokumentuaren ale bat igortzea, erabaki honekin eta txostenekin batera, Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentura -Lurralde eta Paisaia Zerbitzua-, erabaki hau hartu eta ondoko 10 eguneko epean.
Laugarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Bosgarrena.–Erabaki hau jakinaraztea sustatzaileari eta interesdunei, ohartaraziz erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:
–Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Seigarrena.–Ohartaraztea onetsitako araudiaren aurka, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, testu arauemailea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Xedatutakoak ez ditu ukatzen Nafarroako Foru Komunitateari eta Estatuko Administrazio Orokorrari uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan esleitutako eskudantziak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), ez eta uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatua ere (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea, gainerako administrazio publikoei dagokienez).
Eritze Atetzen, 2023ko urriaren 20an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2315541