236. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 47. lurzatian. Behin betiko onespena

Arguedasko Udalak, 2023ko azaroaren 2an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, aldatu dadin 1. poligonoko 47. lurzatiko sakonera eraikigarria. Teresa Arriazu Delmasek sustatu du.

Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2023ko azaroaren 3an.–Alkate udalburua, José Luis Sanz Zubieta.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2315632