236. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Indargabetzea Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena

Arguedasko Udalak, 2023ko azaroaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hau indargabetzea: Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen Arguedasko Udalaren ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik egiten, behin betiko indargabetuko da Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen Arguedasko Udalaren ordenantza.

Arguedasen, 2023ko azaroaren 3an.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L2315596