2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta ateratzeko, eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa. Hasierako onespena
Arguedasko Udalak, 2023ko azaroaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta ateratzeko, eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkezten ez badu, aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta ateratzeko, eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, erreserbatzeko tasak arautzen dituen udal ordenantzan, eta haren testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Arguedasen, 2023ko azaroaren 3an.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.
Iragarkiaren kodea: L2315595