236. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2307/2023 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasunaren arloko Psikologia Orokorreko Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana argitaratzeko agintzen duena.

Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa-plana egiaztaturik, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena eduki ondoren, bai eta Nafarroako Foru Erkidegoaren baimena ere, eta Ministro Kontseiluaren 2023ko urriaren 17ko Erabakiaren bidez tituluaren ofizialtasuna ezarririk (zeina 2023ko urriaren 30ean argitaratu baitzen 259 zenbakiko BOEan, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2023ko urriaren 13ko Ebazpenaren bidez).

Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 8. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, eta 2021eko irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuak 27.4 artikuluan xedatzen duenarekin bat, Errektoretza honek erabaki du argitara ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasunaren arloko Psikologia Orokorreko Unibertsitate Masterra titulua lortzeko ikasketa-plana.

Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.

Iruñean, 2023ko urriaren 30ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA.–NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO OSASUNAREN ARLOKO PSIKOLOGIA OROKORREKO UNIBERTSITATE MASTERRAREN IKASKETA-PLANA

RUCT kodea: 3500066.

Jakintza-adarra: Osasun Zientziak.

Jakintza-arloa: Portaeraren Zientziak eta Psikologia.

Ikasketa-planaren banaketa ECTS kreditutan, irakasgai motaren arabera:

IRAKASGAI MOTA

ECTS KREDITUAK

Nahitaezkoak

36

Aukerakoak

12

Kanpoko praktikak

30

Master Amaierako Lana

12

Kredituak osotara

90

Ikasketa-plan laburtua (moduluen eta irakasgaien arabera) eta denbora-banaketa:

MODULUA

ECTS

IRAKASGAIA

MOTA

ECTS

SEIHILEKOA

Oinarrizkoa

6

Osasunaren arloko Psikologia Orokorraren Oinarri Zientifiko eta Profesionalak

Nahitaezkoa

6

1

Espezifikoa

30

Psikologo Orokor Sanitarioaren Oinarrizko Trebetasunetan Trebatzea

Nahitaezkoa

6

1

Ebaluazioa, Diagnostikoa eta Esku-hartzea Osasunaren arloko Psikologian

Nahitaezkoa

24

1 eta 2

Aukerako irakasgaiak

12

Lanbide eremuak Osasunaren arloko Psikologia Orokorrean

Aukerakoa

12

2

Kanpoko praktikak

30

Kanpoko praktikak

Nahitaezkoa

30

2 eta 3

Master Amaierako Lana

12

Master Amaierako Lana

Nahitaezkoa

12

3

Iragarkiaren kodea: F2315616