1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
2306/2023 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko International Businesseko Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana argitaratzeko agintzen duena.
Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa-plana egiaztaturik, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena eduki ondoren, bai eta Nafarroako Foru Erkidegoaren baimena ere, eta Ministro Kontseiluaren 2023ko urriaren 17ko Erabakiaren bidez tituluaren ofizialtasuna ezarririk (zeina 2023ko urriaren 30ean argitaratu baitzen 259 zenbakiko BOEan, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2023ko urriaren 13ko Ebazpenaren bidez).
Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 8. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, eta 2021eko irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuak 27.4 artikuluan xedatzen duenarekin bat, Errektoretza honek erabaki du argitara ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoko International Businesseko Unibertsitate Masterra titulua lortzeko ikasketa-plana.
Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.
Iruñean, 2023ko urriaren 30ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.
ERANSKINA.–NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO INTERNATIONAL BUSINESSEKO UNIBERTSITATE MASTERRA TITULUAREN IKASKETA-PLANA
RUCT kodea: 4318486.
Jakintza-adarra: Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak.
Jakintza-arloa: Ekonomia Zientziak, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Marketina, Merkataritza, Kontabilitatea eta Turismoa.
Ikasketa-planaren banaketa ECTS kreditutan, irakasgai motaren arabera:
IRAKASGAI MOTA | ECTS KREDITUAK |
Nahitaezkoak | 54 |
Aukerakoak | 0 |
Kanpoko praktikak | 0 |
Master Amaierako Lana | 6 |
Kredituak osotara | 60 |
Ikasketa-plan laburtua (moduluen eta irakasgaien arabera) eta denbora-banaketa:
MODULUA | ECTS | IRAKASGAIA | MOTA | ECTS | SEIHILEKOA |
Nahitaezkoa | 54 | Economy and International Environment | Nahitaezkoa | 7 | 1 eta 2 |
Competitive Intelligence and Business Analytics | Nahitaezkoa | 8 | 1 eta 2 |
Internationalization Strategy | Nahitaezkoa | 10 | 1 eta 2 |
Export Operational Marketing | Nahitaezkoa | 7 | 1 |
Operations, Logistics, Finance and International Taxation | Nahitaezkoa | 8 | 1 eta 2 |
International Professional Skills | Nahitaezkoa | 6 | 2 |
Internationalization Project | Nahitaezkoa | 6 | 2 |
Master Amaierako Lana | 6 | Master’s Final Project | Nahitaezkoa | 6 | 2 |
Iragarkiaren kodea: F2315617