236. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2304/2023 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Historiako eta Memoriako Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana argitaratzeko agintzen duena.

Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa-plana egiaztaturik, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena eduki ondoren, bai eta Nafarroako Foru Erkidegoaren baimena ere, eta Ministro Kontseiluaren 2023ko urriaren 17ko Erabakiaren bidez tituluaren ofizialtasuna ezarririk (zeina 2023ko urriaren 30ean argitaratu baitzen 259 zenbakiko BOEan, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2023ko urriaren 13ko Ebazpenaren bidez).

Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 8. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, eta 2021eko irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuak 27.4 artikuluan xedatzen duenarekin bat, Errektoretza honek erabaki du argitara ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Historiako eta Memoriako Unibertsitate Masterra titulua lortzeko ikasketa-plana.

Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.

Iruñean, 2023ko urriaren 30ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA.–NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO HISTORIAKO ETA MEMORIAKO UNIBERTSITATE MASTERRAREN IKASKETA-PLANA

RUCT kodea: 3500106.

Jakintza-adarra: Arteak eta Giza Zientziak.

Jakintza-arloa: Historia, Arkeologia, Geografia, Filosofia eta Giza Zientziak.

Ikasketa-planaren banaketa ECTS kreditutan, irakasgai motaren arabera:

IRAKASGAI MOTA

ECTS KREDITUAK

Nahitaezkoak

30

Aukerakoak

18

Kanpoko praktikak

0

Master Amaierako Lana

12

Kredituak osotara

60

Ikasketa-plan laburtua (irakasgaien arabera) eta denbora-banaketa:

MODULUA

IRAKASGAIA

MOTA

ECTS

SEIHILEKOA

Nahitaezkoa

Historia eta Ondarea XXI. mendean

Nahitaezkoa

12

1

Memoriaren eta Ondarearen Eraikuntza Historikoa

Nahitaezkoa

18

1

1. espezialitatea

Ikerketa Historikorako Tresna Teorikoak eta Metodologikoak

Aukerakoa

18

2

2. espezialitatea

Ondareari buruzko Hezkuntza

Aukerakoa

18

2

Espezialitaterik gabe

Praktikak ondare erakundeetan

Aukerakoa

12

2

MALa

Master Amaierako Lana

Nahitaezkoa

12

2

Iragarkiaren kodea: F2315618