236. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2303/2023 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Komunikazio Aurreratuetako eta Ikusmen Artifizialeko Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana argitaratzeko agintzen duena.

Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa-plana egiaztaturik, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena eduki ondoren, bai eta Nafarroako Foru Erkidegoaren baimena ere, eta Ministro Kontseiluaren 2023ko urriaren 17ko Erabakiaren bidez tituluaren ofizialtasuna ezarririk (zeina 2023ko urriaren 30ean argitaratu baitzen 259 zenbakiko BOEan, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2023ko urriaren 19ko Ebazpenaren bidez).

Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 8. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, eta 2021eko irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuak 27.4 artikuluan xedatzen duenarekin bat, Errektoretza honek erabaki du argitara ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Komunikazio Aurreratuetako eta Ikusmen Artifizialeko Unibertsitate Masterreko titulua lortzeko ikasketa-plana.

Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.

Iruñean, 2023ko urriaren 30ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA.–NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO KOMUNIKAZIO AURRERATUETAKO ETA IKUSMEN ARTIFIZIALEKO UNIBERTSITATE MASTERRA TITULUAREN IKASKETA-PLANA

RUCT kodea: 4318489.

Jakintza-adarra: Ingeniaritza eta Arkitektura.

Jakintza-arloa: Ingeniaritza Elektrikoa, Ingeniaritza Elektronikoa eta Telekomunikazioaren Ingeniaritza.

Ikasketa-planaren banaketa ECTS kreditutan, irakasgai motaren arabera:

IRAKASGAI MOTA

ECTS KREDITUAK

Nahitaezkoak

48

Aukerakoak

0

Kanpoko praktikak

0

Master Amaierako Lana

12

Kredituak osotara

60

Ikasketa-plan laburtua (irakasgaien arabera) eta denbora-banaketa:

IRAKASGAIA

MOTA

ECTS

SEIHILEKOA

Ikusmen Artifizialeko Teknologiak

Nahitaezkoa

12

1

Komunikazio Aurreratuak

Nahitaezkoa

18

1

IKT Proiektuen Kudeaketa Teknologikoa

Nahitaezkoa

6

2

Sistema Elektronikoen eta Komunikazio Sistemen Diseinu Aurreratua

Nahitaezkoa

12

2

Master Amaierako Lana

Master Amaierako Lana

12

2

Iragarkiaren kodea: F2315621