236. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2302/2023 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitzako Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana argitaratzeko agintzen duena.

Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa-plana egiaztaturik, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena eduki ondoren, bai eta Nafarroako Foru Erkidegoaren baimena ere, eta Ministro Kontseiluaren 2023ko urriaren 17ko Erabakiaren bidez tituluaren ofizialtasuna ezarririk (zeina 2023ko urriaren 30ean argitaratu baitzen 259 zenbakiko BOEan, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2023ko urriaren 19ko Ebazpenaren bidez).

Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 8. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, eta 2021eko irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuak 27.4 artikuluan xedatzen duenarekin bat, Errektoretza honek erabaki du argitara ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zerga, Lan eta Kontabilitate Aholkularitzako Unibertsitate Masterreko titulua lortzeko ikasketa-plana.

Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.

Iruñean, 2023ko urriaren 30ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA.–NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ZERGA, LAN ETA KONTABILITATE AHOLKULARITZAKO UNIBERTSITATE MASTERRA TITULUAREN IKASKETA-PLANA

RUCT kodea: 4318503.

Jakintza-adarra: Gizarte Zientzietakoa edo Zientzia Juridikoetakoa.

Ikasketa-planaren banaketa ECTS kreditutan, irakasgai motaren arabera:

IRAKASGAI MOTA

ECTS KREDITUAK

Nahitaezkoak

48

Aukerakoak

6

Kanpoko praktikak

0

Master Amaierako Lana

6

Kredituak osotara

60

Ikasketa-plan laburtua (irakasgaien arabera) eta denbora-banaketa:

IRAKASGAIA

MOTA

ECTS

SEIHILEKOA

Kontabilitateko Aholkularitza

Nahitaezkoa

10

1 eta 2

Zerga Aholkularitza

Nahitaezkoa

19

1 eta 2

Lan Aholkularitza eta Gizarte Segurantzari buruzkoa

Nahitaezkoa

19

1 eta 2

Zerga eta Lan Prozedurak

Aukerakoa

6

2

Praktikak Aholkularitzan eta Enpresetan

Aukerakoa

6

2

Master Amaierako Lana

Master Amaierako Lana

6

2

Iragarkiaren kodea: F2315622