236. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2266/2023 Ebazpena, 2023ko urriaren 24koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietako Unibertsitate Masterraren ikasketa-plana argitaratzeko agintzen duena.

Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa-plana egiaztaturik, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren aldeko txostena eduki ondoren, bai eta Nafarroako Foru Erkidegoaren baimena ere, eta Ministro Kontseiluaren 2022ko uztailaren 11ko Erabakiaren bidez tituluaren ofizialtasuna ezarririk (zeina 2022ko uztailaren 20an argitaratu baitzen 173 zenbakiko BOEan, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2022ko uztailaren 13ko Ebazpenaren bidez).

Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 8. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, eta 2021eko irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuak 27.4 artikuluan xedatzen duenarekin bat, Errektoretza honek erabaki du argitara ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietako Unibertsitate Masterreko titulua lortzeko ikasketa-plana.

Ebazpen honek aipatzen duen ikasketa-plana eranskinean esaten den bezala egituratuko da.

Iruñean, 2023ko urriaren 24an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA.–NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GENERO, EMAKUME ETA BERDINTASUN GAIETAKO UNIBERTSITATE MASTERREKO TITULUAREN IKASKETA-PLANA

RUCT kodea: 4318107.

Jakintza-arloa: Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak.

Ikasketa-planaren banaketa ECTS kreditutan, irakasgai motaren arabera:

IRAKASGAI MOTA

ECTS KREDITUAK

Nahitaezkoak

39

Aukerakoak

0

Kanpoko praktikak

9

Master Amaierako Lana

12

Kredituak osotara

60

Ikasketa-plan laburtua (moduluen eta irakasgaien arabera) eta denbora-banaketa:

MODULUA

ECTS

IRAKASGAIA

MOTA

ECTS

Derrigorrezko prestakuntzako modulua

39

Generoaren Teoria

Nahitaezkoa

7

Ikerketa

Nahitaezkoa

8

Berdintasun Politikak eta Esku-hartzea

Nahitaezkoa

11

Berdintasun Sustapenaren Arloak

Nahitaezkoa

13

Modulu integratzailea

21

Praktikak eta aholkularitza

Nahitaezkoa

9

Master Amaierako Lana

Nahitaezkoa

12

Iragarkiaren kodea: F2315567