236. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

169/2023 EBAZPENA, azaroaren 9koa, Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita okupatu aurreko aktak egiteko, energia elektrikoa ekoizteko 45 MW-eko "Ebro I eguzki instalazio fotovoltaikoa" izeneko instalazioaren proiekturako, Tuterako udal-mugartean.

Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusiaren irailaren 25eko 129/2023 Ebazpenaren bidez, eraikitzeko administrazio-baimena eman zen, eta onura publikoa zehazki deklaratu (1. fasea), energia elektrikoa ekoizteko 45 MW-eko "Ebro I eguzki instalazio fotovoltaikoa" izeneko instalaziorako, Tuterako udal-mugartean.

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta dagozkidan eskudantziak erabiliz, hala ematen baitizkit 32. artikuluan martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak,

EBAZTEN DUT:

1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Tuterako alkateari edo hark eskuordetzen duen zinegotziari dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera ager daitezen, Tuterako udaletxean, 2024ko urtarrilaren 17an eta 18an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau Solen Desarrollos SL enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Tuterako Udalaren iragarki-taulan.

Iruñean, 2023ko azaroaren 9an.–Trantsizio Energetikorako, Proiektu Estrategikoen eta S4ren zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2315913