1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
994/2023 EBAZPENA, urriaren 27koa, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dei egiten baitzaie "Sarriguren, Berrikuntzaren Hiria, Erripagaña, Areta eta Burlata lotuko dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbide bat eraikitzea" izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.
Lurralde Kohesiorako kontseilariaren ekainaren 19ko 38/2023 Foru Aginduaren bidez, behin-behinekoz onetsi zen Sarriguren, Berrikuntzaren Hiria, Erripagaña, Areta eta Burlata lotuko dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbide bat eraikitzeko proiektua, eta jendaurrean jarri zen ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Lurralde Kohesiorako kontseilariak irailaren 1ean emandako 56/2023 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Sarriguren, Berrikuntzaren Hiria, Erripagaña, Areta eta Burlata lotuko dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbide bat eraikitzeko proiektua.
Nafarroako Gobernuak, 2023ko urriaren 25ean hartutako Erabakiaren bidez, deklaratu du presakoa dela Sarriguren, Berrikuntzaren Hiria, Erripagaña, Areta eta Burlata lotuko dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbide bat eraikitzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzea.
Hori horrela, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.2 artikuluari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren 26. artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Dei egitea "Sarriguren, Berrikuntzaren Hiria, Erripagaña, Areta eta Burlata lotuko dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbide bat eraikitzea" izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei 2023ko abenduaren 19an eta 20an ager daitezen Burlatako, Eguesko eta Uharteko udaletxeetan, okupatu aurreko aktak eta, kasua bada, okupaziokoak egitera.
2. Ekitaldi horretara titularrek beraiek joan beharko dute, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimendutako ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzote, perituak eta/edo notarioa eraman ditzakete, baina, betiere, norberak ordainduta.
3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean editatzen diren egunkari hedatuenetako bietan eta Burlatako, Eguesko eta Uharteko udaletxeetako iragarki-tauletan. Halaber, ohartarazten da argitalpen hau Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.
4. Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedularen bidez.
5. Ebazpen hau jakinaraztea Burlatako, Eguesko eta Uharteko udalei eta Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari.
Iruñean, 2023ko urriaren 27an.–Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Pedro Andrés López Vera.
Iragarkiaren kodea: F2315425