2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERGOIENA
Alkatearen ordainsariak eta dedikazio araubidea
Ergoiengo Udalak, 2023ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen honako ordainsari hauek ezartzea, 2023-2027 legealdirako:
Dedikazio partzialeko araubidea onestea M.ª Soledad Mozo Galarza udal honetako alkatearentzat, zeina 2023ko ekainaren 17ko osoko bilkuran izendatu baitzen.
Ordainsari gordin gisa, guztira, 8.262,00 euro ezartzea. Zenbateko horri legezko atxikipenak aplikatuko zaizkio, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari eta Gizarte Segurantzako langile kuotari dagozkienak, hain zuzen; Udalak bere gain hartuko du enpresa kuotaren ordainketa.
Udalak 2023ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, alkatearen ordainsariari dagokionez, erabaki zen haren ordainsari gordinak urtero eguneratzea kontsumoko prezioen indizearen arabera.
Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.
Ergoienean, 2023ko urriaren 31n.–Alkatea, M.ª Soledad Mozo Galarza.
Iragarkiaren kodea: L2315495