2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELIAKO KONTZEJUA
2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena
2023ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 2an, 2023ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.
Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo da, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Hori dela eta, aipatutako foru legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, laburtuta argitaratzen da behin betiko onetsitako aurrekontua:
GASTUAK:
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 7.170,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 3.603,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 14.500,00 euro.
Gastuak, guztira: 25.273,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.512,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 3.200,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 8.546,00 euro.
7. kapitulua.–Transferentziak Administrazio Orokorretik toki erakundera: 12.015,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 25.273,00 euro.
Elian, 2023ko otsailaren 3an.–Kontzejuko burua, M.ª José Larrea Requejo.
Iragarkiaren kodea: L2315550