2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL
Aldaketa, 2023ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Buñuelgo Udalak, 2023ko irailaren 22an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Buñuelgo Udalaren 2023rako plantilla organikoan, bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina). Honela gelditzen da idatzita:
IDENTIFIKAZIO ZENBAKIA | LANPOSTUA | ZENBAKIA | SARBIDEA | MAILA | OSAGARRIAK | EGOERA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
03 | Administrari-ofiziala | 1 | Oposizioa | C | 25 (Lanpostuko osagarria) + 3,36 (Foru Dekretuaren araberako osagarria) | Jardunean | Funtzionarioa |
09 | Kiroleko eta kulturako koordinatzailea | 1 | Oposizio-lehiaketa | C | 5 (Lanpostuko osagarria) + 3,36 (Foru Dekretuaren araberako osagarria) | Hutsik | Funtzionarioa |
11 | Garbitzailea | 1 | Lehiaketa | D | | Jardunean | Lan-kontratudun finkoa |
12 | Zerbitzu anitzetakoa | 1 | Oposizio-lehiaketa | C | | Hutsik | Funtzionarioa |
13 | Lantaldeko behargina | 1 | Lehiaketa | E | | Jardunean | Lan-kontratudun finkoa |
14 | Lantaldeko behargina | 1 | Lehiaketa | D | | Jardunean | Lan-kontratudun finkoa |
15 | Lantaldeko behargina | 1 | Lehiaketa | D | | Jardunean | Lan-kontratudun finkoa |
Hasiera batez onesteko erabakia 2023ko 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 9an, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari jarraikiz, eta ez da alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu. Beraz, deskribatutako plantillaren aldaketa behin betiko bihurtu da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Buñuelen, 2023ko azaroaren 2an.–Alkatea, Enrique Villafranca Uriel.
Iragarkiaren kodea: L2315555