2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERRI ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Honen bidez aditzera ematen da ezen Erriberri aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar orokorrak, 2023ko apirilaren 18an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuela Mankomunitatearen 2023ko aurrekontuaren espedientea.
Iragarkia 2023ko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 19an, eta ondorengo jendaurreko aldia iragan da inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu gabe; horrenbestez, eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202-1-3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), bidezkoa da onespen hori behin betikotzat jotzea, eta aurrekontua argitara ematea kapituluka laburturik. Hona hemen:
2023KO AURREKONTUA
GASTUAK:
KAPITULUAK | IZENA | ZENBATEKOAK (eurotan) |
1 | Langileria-gastuak | 644.827,49 |
2 | Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak | 109.550,00 |
3 | Finantza-gastuak | 1.467,75 |
4 | Transferentzia arruntak | 18.140,23 |
6 | Inbertsio errealak | 3.900,00 |
9 | Finantza-pasiboak | 29.335,61 |
GUZTIRA | 807.221,08 |
DIRU-SARRERAK:
KAPITULUAK | IZENA | ZENBATEKOAK (eurotan) |
3 | Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak | 46.700,00 |
4 | Transferentzia arruntak | 756.621,08 |
7 | Kapital-transferentziak | 3.900,00 |
GUZTIRA | 807.221,08 |
Erriberrin, 2023ko urriaren 31n.–Mankomunitateko burua, Carmen Real Felipe.
Iragarkiaren kodea: L2315545