2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Eskumenak eskuordetzea
Iruñerriko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2023ko urriaren 19an egindako saioan, akordio hau hartu zuen:
1.–Batzarraren eskuduntza hauek Gobernuko Batzorde Iraunkorraren esku uztea:
a) Ondasunak kostu bidez bereganatzea, bi ekitalditako edo gehiagoko aurrekontuak baliatu behar badira edo eskumena Mankomunitateko buruari badagokio izan ezik (bere eskumena delako edo bere esku utzi delako).
b) Ondasunak besterentzea, eskumena Mankomunitateko buruari badagokio (bere eskumena delako edo bere esku utzi delako) edo ondasunaren balioa aurrekontuko ohiko baliabideen %20 baino handiagoa bada izan ezik.
c) Ondasunak halako erabilera edo zerbitzu publiko bati atxikitzea, eta bai kudeaketa elkarteei ere, Garraio zerbitzuari atxikitako ondasun higigarriak izan ezik.
d) Ondasunak eta zerbitzuak ematea, Mankomunitateko buruaren eskumena bada izan ezik, edo 5 urterako baino gehiagorako eman eta balioa aurrekontuko ohiko baliabideen %20 baino handiagoa bada izan ezik.
e) Obra eta zerbitzuen proiektuak kontratatzea eta onartzea, Mankomunitateko buruaren eskumena bada izan ezik.
f) Beste administrazio publiko batzuekin protokoloak, koordinazio edo lankidetza hitzarmenak onartzea, baldin eta hitzarmenek ez badakarte eskumenak delegatzea edo transferitzea.
g) Finantza edo kreditu eragiketak eta kitapen edo itxarote emakidak onartzea, baldin eta haien zenbatekoak ez badu gainditzen aurrekontuko ohiko baliabideen %10.
h) Delegatutako eskumenak gauzatzeari dagozkion gastuak egitea.
i) Plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda onestea, bai eta lansari osagarrien zenbatekoa eta aldi baterako langileen kopurua eta ezaugarriak finkatzea ere.
j) Mankomunitatearen eta IZSAren zerbitzuko langileen bateragarritasuna baimentzea edo ukatzea, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunari buruzko 53/1984 Legean ezarritakoaren arabera.
k) Batzar Nagusiak bere eskumenak erabiliz gauzatutako egintzen aurka jar daitezkeen berraztertzeko errekurtsoak ebaztea.
l) Batzar Nagusiaren eskumeneko erabakiak edo akordioak hartzea, baldin eta Nafarroako Gobernuaren Obra eta Azpiegiturei buruzko Planen prozedurak osatzen badituzte.
m) Ur horniduraren eta/edo saneamenduaren zerbitzuak ematea baimentzea, Iruñerriko Mankomunitatean sartu gabeko toki erakundeetako lurralde eremuetan Uraren Ziklo Integrala kudeatzeko.
n) Ordenantzak edo erregelamenduak aldatzeko zeinahi proiektu egin aurretik herri-kontsultaren edukia onartzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluari jarraituta.
o) Aurrekontu Egonkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 29. artikuluak aipatzen duen "Epe ertainerako aurrekontu-plana" onartzea.
p) Nahitaez desjabetzeko mota guztietako espedienteak onartzea, bai Mankomunitatearen eta bai hura kudeatzeko Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatearen proiektuak gauzatzeko beharrezkoak diren ondasunak eskuratzeko, barne hartuta behin betiko onartzea.
q) Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 22. artikuluan jasotako kasuetan erori diren pertsonekin edo erakundeekin kontratatzeko debekua deklaratzea, buruari dagozkion kasuetan izan ezik, bai Mankomunitatearekin eta bai hura kudeatzeko Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatearekin ere, foru lege horren 23. eta 24. artikuluen arabera.
r) Dagozkion zigorrak ezartzea, buruari dagozkion kasuetan izan ezik, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 146. artikuluan eta hurrengoetan xedatuta dagoenaren arabera.
s) Iruñerriko Zerbitzuak SA kontratatzeko baimenei buruz ebaztea, baimen horiek beharrezkoak diren kasuan, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen Bederatzigarren Xedapen Gehigarrian xedatuta dagoenaren arabera.
Eskumen guztiak haiek berezko dituzten ahalmen guztiekin gauzatuko ditu Gobernuko Batzorde Iraunkorrak, barne hartuta agintzen diren egintzen kontra aurkezten diren errekurtsoak ebaztekoak, eta bai haien defentsa egitea ere Nafarroako Administrazio Auzitegiaren edo Justizia Auzitegien aurrean.
2.–Eskuduntza hauek Mankomunitateko buruaren esku uztea:
a) Egintza judizial eta administratiboak gauzatzea, eta Mankomunitatearen defentsan aritzea eta alegazioak aurkeztea Mankomunitatearen intereseko gaien gaineko prozedura administratiboei dagozkien jendaurreko epeetan.
b) Mankomunitatearen egintzen defentsan txostenak egitea, Nafarroako Administrazio Auzitegian edo Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegian errekurtsoak jartzen badira.
c) Hiri garraioaren zerbitzuaren gaineko hainbat alderdi aldatzeko eskumena, hala nola ordutegiak, maiztasunak, geralekuak..., baldin eta aldaketa horiek ez badute ukitzen zerbitzuaren egituraketa nagusia. Erabakitako aldaketaren berri eman beharko zaio Batzorde Iraunkorrari, hark egiten duen aurreneko saioan.
d) Garraio zerbitzuari dagozkion ondasun higigarriak atxikitzea.
e) Ondasunen doako eskuratzea.
f) Zergak eratzea Mankomunitatearen ondasunen gainean, baldin eta ez badu eskatzen gehiengo osoa.
g) Europar Batasuneko, Estatuko, Foru Komunitateko dirulaguntzak, laguntza ekonomikoak eta/edo teknikoak eskatzea edozein motatako obratarako, zerbitzutarako edo hornidurarako, eta bai bere gain hartzea, beharrezkoa bada, dirulaguntzaren xede diren jarduketak gauzatu ahal izateko egokia eta nahikoa den kreditua bideratzeko konpromisoa, egokiak diren aurrekontuetan eta epe ertainerako aurrekontu-planetan barne sartuko dena. Eta, beharrezkoa bada, abian jarri eta gero diruz lagundutako jarduketa mantentzea eta jardutea bermatzeko beharrezkoak diren konpromisoak bere gain hartzea, eta eskatutako edozein motatako zuzenketa egitea ere.
h) Desjabetzeko espedientea izapidetzea, behin betiko onartu eta gero, eta bai balio justuaren pieza ere.
i) Ondasunak kostu bidez bereganatzea, haien zenbatekoa ez bada aurrekontuko ohiko baliabideen %5 baino handiagoa.
j) Ondasunak besterentzea, haien zenbatekoa ez bada aurrekontuko ohiko baliabideen %5 baino handiagoa.
Eskumen guztiak haiek berezko dituzten ahalmen guztiekin gauzatuko ditu Mankomunitateko buruak, barne hartuta agintzen diren egintzen kontra aurkezten diren errekurtsoak ebaztekoak, eta bai haien defentsa egitea ere Nafarroako Administrazio Auzitegiaren edo Justizia Auzitegien aurrean.
Iruñean, 2023ko urriaren 30ean.–Mankomunitateko burua, David Campión Ventura.
Iragarkiaren kodea: L2315478