235. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen 53 lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian epaimahai kalifikatzaileak onetsitako behin betiko emaitzen aurka.

Barneko zuzendari nagusiaren otsailaren 22ko 40/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen 53 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Prozesu horretan, Koldo Mendiluze Uria jaunak eta Guillermo Moreno Moreno jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri dute lekualdatze lehiaketaren behin betiko emaitzen aurka (kalifikazio epaimahaiak onetsi zituen eta 2023ko urriaren 2an argitaratu ziren).

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña) edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Eskaera hori Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Atalari zuzendu beharko zaio.

Iruñean, 2023ko azaroaren 6an.–Barneko zuzendari nagusia, Salvador Díez Zapata.

Iragarkiaren kodea: F2315667