235. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Tebas-Muru Artederretako alkateak ebazpen bat eman zuen 2023ko urriaren 30ean. Hona hemen haren testu osoa:

"Tebas-Muru Artederretako alkate Yolanda Obanos Irureren ebazpena, 2023ko urriaren 30ekoa, alkatetzaren eskuordetzea egitekoa, oporrak direla-eta.

Kontuan harturik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. eta 47. artikuluak (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Aplikatzekoa den araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Alkatetzaren eginkizunak Jose Isidro Izpura Zabalza lehen alkateordearen esku uztea, 2023ko azaroaren 3tik 26ra, biak barne. Edonola ere, azaroaren 21, 22 eta 23an ekitaldi bat eginen da nahitaezko desjabetze-espedientearen bidez finkak okupatu aurreko aktak egiteko, Abiadura handiko Kantauri-Mediterraneoa Korridorearen plataformaren proiekturako, Tafalla-Arrizabalaga tarterako hain zuzen ere. Horretan parte hartzeko, honako zinegotzi hauek izendatzen dira: Jose Isidro Izpura Zabalza, Ana Irigoyen Ancil, Iván Ruiz Ardanaz eta Roberto Martínez Morentin.

Bigarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Udalbatzari honen berri ematea, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran."

Tebas-Muru Artederretan, 2023ko urriaren 31n.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2315490