235. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAGASETAKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2023ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 16an, 2023ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo da, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hori dela eta, aipatutako foru legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, laburtuta argitaratzen da behin betiko onetsitako aurrekontua:

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 5.950,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 100,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 40.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 46.050,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 242,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 2.310,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 2.964,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 1.600,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 38.934,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 46.050,00 euro.

Sagasetan, 2023ko otsailaren 6an.–Kontzejuko burua, Imanol Puñal Esain.

Iragarkiaren kodea: L2315431