235. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Odietako Udalak, 2023ko irailaren 12an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

–Ikusirik ezkontza zibilak egiteari buruzko araudiaren arabera horiek egiteko eskumena udaletako alkateei dagokiela.

–Ikusirik komeni dela Odietako udalbatzako zinegotzi guztiek ere bete ahal izatea, Udal honen lokaletan, ezkontza zibilak egiteko eginkizun horiek.

–Ikusirik honako arau hauen edukia: apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.4 artikulua eta horrekin bat datozenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea); azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.4, 43.5 eta 44. artikuluak eta horiekin bat datozenak, eskumenak eskuordetzearen alorrean aplikatzekoak (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua); eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikulua eta horrekin bat datozenak (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legea).

ERABAKI DA:

–Odietako Udalean ezkontza zibilak egiteko eskumena eskuordetzea 2023-2027ko udalbatzako zinegotzi guztiei.

–Zinegotzi horiei jakinaraztea eskudantzien eskuordetze hau. Eskuordetzea indarrean jarriko da erabaki hau hartu eta biharamunean, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan ezarri bezala (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua).

–Behar den iragarkia argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan eta horrekin bat datozenetan ezarri bezala (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legea), bai eta Odietako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian ere.

Erripan (Odieta), 2023ko irailaren 12an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2315557