235. ALDIZKARIA - 2023ko azaroaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Murillo El Cuendeko Udalak, 2023ko azaroaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2024ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua ikusgai egonen da Idazkaritzan (Arradan) hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin.

Arradan (Murillo el Cuende), 2023ko azaroaren 3an.–Alkatea, Itziar Malón Caspe.

Iragarkiaren kodea: L2315614